Sopelako Udala - Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELA PONE EN MARCHA EL PROYECTO EMAKUME ON
2021 Apirila / Abril

 
Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak, lan- eta enpresa-ingurunean hautemandako premiei erantzuteko, "Lidergoa eta bideragarritasun soziolaborala emakume ekintzailearen ikuspegitik – Emakumeon Sopela” programa jarri du abian emakumeen ekintzailetza sustatzeko.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: emakumeen benetako lidergoa eta gaitasun profesionalak indartzea, emakumeen ahalduntzerako eta garapen profesional eta enpresarialerako oinarri gisa; Sopelako emakume profesional autonomoen, ekintzaileen eta enpresaburuen sare bat eraikitzea, , udalerriko   ekonomia emakumeen ikuspegitik sustatzeko lan egin dezaten, eta emakumeek enpresa- eta lanbide-arloan duten egitekoa zabal dezaten.

Sopelako emakume profesional autonomo, enpresaburu eta ekintzaileei zuzendua, baldin eta beren gaitasun-talentua identifikatu eta garatu nahi badute, ahalik eta potentzial handiena ateratzeko, eta Sopela gizarte- eta lan-lurralde bikain, inklusibo, lehiakor eta jasangarri baterantz bultzatzeko ekimenak garatu ahal izateko. Gehinezko plaza kopurua 9 pertsonakoa izango da (10 irakaslearekin)

Programa maiatzaren 12tik ekainaren 30era egongo da indarrean, asteazkenero izango da 14:00etatik 16:00etara eta doakoa izango da (aurretiaz izena ematea ezinbestekoa izango da). Programaren formatua aurrez aurrekoa izango da (Sabino Arana kalea 2, 1.a, 48600 Sopela, frontoiaren eraikina), salbu eta osasun-egoerak eragozten badu, eta kasu horretan online egingo litzateke. Era berean, konfinatuta dauden pertsonek modu telematikoan egiteko aukera ere ezartzen da.

HIRU FASE

Programa honek denboran integratutako eta koordinatutako 3 fase ezberdin ditu:


⦁    AHALDUNTZERAKO ETA ENPRESA- ETA LANBIDE-LIDERGORAKO FUNTSEZKO GAITASUNETAN TREBATZEKO 4 TAILER (8 ordu)

1.    MAIATZAREN 12a EMAKUMEA ETA LIDERGOA, LANBIDE-MUNDUKO BULTZATZAILEAK
2.    MAIATZAREN 19a   AUKERA PROFESIONALAK ETA BESTE AUKERA BATZUK AZTERTZEA
3.    MAIATZAREN 26a   KOMUNIKAZIOA & LIDERGOA
4.    EKAINAREN 02a AHALDUNTZEA ETA LIDERGOA ARO DIGITALEAN


TOPAKETA: EMAKUME EKINTZAILEARENTZAKO ETA ENPRESARIARENTZAKO ERRONKAK (8 ordu)

1.    EKAINAREN 9a MEETING POINTS.EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIAK PARTEKATZEA
2.    EKAINAREN 16a EMAKUMEAK GURE EKONOMIA- ETA ENPRESA-EKOSISTEMAN DITUEN ERRONKEN AZTERKETA
3.    EKAINAREN 23a UDALERRIAN EMAKUME EKINTZAILEEN ROLA AKTIBATZEKO EKINTZEN PROPOSAMENA
4.    EKAINAREN 30a GIZARTE-EGITURAK; EMAKUME ENPRESABURUEN ELKARTEAK

⦁    TALDEKO ETA BANAKAKO AHOLKULARITZA EMAKUMEEN SARE PROFESIONALARI (saioak amaitzean)

Era berean, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du. Prestakuntzak irauten duen bitartean, martxan jarriko da Covid protokoloa, bai parte-hartzaileentzat, bai irakasleentzat.

Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean daude interesdunen eskura, "KANPAINEN ATARIAN" eta udal-bulegoetan. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko APIRILAREN 26TIK MAIATZAREN 5ERA arte egongo da zabalik, egun hori barne. Hautatutako pertsonen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da eta 2021eko MAIATZAREN 7TIK aurrera izango da eraginkorra.

OINARRIETARA SARTZEKO SAKATU HEMEN

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia