Sopelako Udala - Martxan da “Made in Sopela” Web Gune Berria

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
"MADE IN SOPELA" WEB GUNE BERRIA
2021 Martxoa / Marzo

 
 
Made in Sopela” tokiko kontsumoaren inguruan kontzientziatzeko eta aktibatzeko kanpainaren bigarren fasearekin jarraituz, www.madeinsopela.com webgune berria jarri da abian, zeinetan hainbat sektoretako 90 kidek baino gehiagok hartu duten parte.
 
Gidaliburu honek, gainera, bertsio inprimatua izango du, eta laster banatuko da parte hartzen duten establezimenduetan, sare sozialak erabiltzen ez duten horiei hurbiltzeko xedez.
 
Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Sailetik “gure enpresa-, merkataritza-, ostalaritza- eta lanbide-sektorea bizirik mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratu nahi dugu, gure udalerriko garapen ekonomiko, enplegu eta bizi kalitate oinarri gisa” adierazi du Teresa Fernández zinegotziak.
 
Erakusleiho berri hau, zerbitzu desberdinak identifikatu, aniztasuna irudikatu, komunitatearen loturak indartu eta Sopelak herritarrei eta bisitariei eskaintzen diena berraurkitzeko sortu da.
 
Made in Sopela” kontzeptuaren bidez, komunitatea garatzeko behar diren loturak sendotzen lagunduko duen bizimodu eta kontsumo-jarrera kontzientean jarri nahi da arreta. Aste honetan, halaber, 5.000 gida fisikoak banatuko dira “Made in Sopela” programan parte hartzen duten establezimenduetan.
 
Gure dendetan erosiz, gure ostalaritzaz gozatuz eta gure enpresa eta profesionalengan konfiantza izanez, Sopela egiten dugu.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia