Sopelako Udala - Sopelako Udalak 45.000 euro Bideratuko ditu Sope-LAN Programa
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak 45.000 euro Bideratuko ditu Sope-LAN Programa

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPE-LAN DIRULAGUNTZA PROGRAMA 2020
2020 Ekaina / Junio

 
 
Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartean  (biak barne), abian jarritako proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:
  1. Enpresa-proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak (2. edizioa): 15.000 euro. 
  2. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak: 10.000 euro. 
  3. Langile autonomoak eta mikroenpresak berritzeko eta lehiakorragoak egiteko diru-laguntzak: 20.000 euro. 
Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.  
 
Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-Lan izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa- proiektu berriak sortzea, langabetuak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein  mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, diru-laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko  eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.
 
COVID-19 udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-sektorean izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren aurrean, Sope-LAN programa, Sopelako sare ekonomikoa suspertzen eta lanpostu berriak mantentzen edo sortzen laguntzeko beste ekimen bat bezala aurkezten da. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia