Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sustapen ekonomikoa

cabecera promocioneconomica

Kanpania eta Proiektuak

SUSTAPEN EKONOMIKORAKO SAILA
 
Gure zerbitzuak gure erkidegoan dauden baliabideei buruzko informazioa ematen dizu zure prestakuntzarako, eta zure enpresa sortu, finkatu eta zabaltzeko. Gainera, mentoring-zerbitzu bat dugu zure negozioaren lehiakortasunaren kudeaketan eta hobekuntzan aholkularitza emateko.
 
AUTOENPLEGUA ETA ENPRESEN SORRERA
  • Enpresa berriak sortzeko pizgarri eta laguntza diren baliabide, ikastaro, jardunaldi eta mintegiei buruzko informazioa.
  • Ekintzailetza sustatzeko sentsibilizazio tailerrak nahiz jardunaldiak antolatzen ditugu; hala, enpresa-kultura zabaltzen dugu Sopelan.
  • Ekintzaile gisa orientazioa ematen dizugu, eta enpresak sortzen laguntzen duten zerbitzuekin harremanetan jartzen zaitugu zure negozioaren bideragarritasun plana idazteko.
  • Sopelan enpresa-proiektuen sorrera finantzatzeko udaleko laguntza ekonomikoei buruzko informazioa ematen dizugu eta haiek izapidetzen laguntzen.
HEMEN ESKATU AURRETIAZKO HITZORDUA:
  • Udaleko bulegoak: Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Saila.
  • Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena. 110
  • Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
 HEMEN INSKRIBATU:

UDALERRIKO ENPRESETARAKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK
  • Pertsona ekintzaileentzako eta enpresetarako mentorizazioa eta aholkularitza pertsonalizatua, xede honekin: ETEak (enpresa txiki eta ertainak) finkatzen laguntzea enplegu sortzaile gisa eta beren enpresa-lehiakortasuna sustatuz. 
  • Laguntzen eta diru-laguntzen gaineko informazioa.
  • Zuen prestakuntza premiak aztertzea.
  • Enpresako hainbat arlo lantzen diren negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza: komertziala, giza baliabideak, fiskala, ekonomiko-finantzarioa eta abar. 
  • Tokiko negozio eta saltokien dinamizazioari nahiz iraunkortasunari lotutako estrategiak garatzeko aholkularitza eta laguntza.
HEMEN ESKATU AURRETIAZKO HITZORDUA:
  • Udaleko bulegoak: Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Saila.
  • Telefonoa: 94 406 55 00. Luzapena. 110
  • Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
HEMEN INSKRIBATU:
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia