LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK BEKAK 2019
2019 Iraila / Septiembre

ZEINTZUK DIRA BETE BEHAR DITUDAN BETEKIZUNAK?
- 18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
- Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotearekin batera.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
- Lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua, unibertsitate titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
- Jasotako prestakuntzarekin erlazioa zuzena duen hiru hilabetetik gorako esperientzia ez edukitzea.
- Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
NON BIDERATU DEZAKET IZEN EMATEA?
- Nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bidez: www.behargintzaleioa.net
- Aurrez aurre: Behargintza Leioan, Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), hau da, Udaletxean edo Gaztelubiden.
ZEINTZUK DIRA EPEAK?
- Deialdia BAOan argitaratzen den egunetik 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak (betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude).
BEKAREN ZENBATEKOA?
- Beka bakoitzaren zenbatekoa 770 €/hileko izango da (bekadunak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa eta horren gizarte segurantzaren kotizazioa barne daudelarik).
NOLA HAUTATUKO DIRA BEKADUNAK?
- Behin, Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Behargintzak hautagaiek bete beharreko guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, azken hautaketa enpresak berak egingo du.