cabecera empleo

Kanpania eta Proiektuak

Eskaintzen zerrenda eta bilakaera

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

 
SOPELA BUSINESS MARKET 2019
2019 Martxoa / Marzo

 
 
Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen.
 
Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzi Teresa Fernandezek azaldu duenez bi egunetan ospatuko den topagune honetan parte hartzen dutenek “arlo asko langai dituen eremua izango dute euren proiektuak bultzatzeko, finantzabideak aurkitzeko, prestakuntza, harremanak lantzeko...”. Izan ere, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak berak antolatu du Sopela Business Market. Ekimen hau hirugarren urtez egingo da, aurreko urte biotan arrakasta izan ondoren.
 
Aurten berriro ere “gure udalerrian ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko helburua” mantentzen da, baina horretaz gain “garrantzi handiagoa eman nahi zaie ekintzaileei”. Horregatik gune gehiago diseinatu dira, euren proiektuak “ageriago izan daitezen, asmoak azaltzeko txandak antolatu dira, hau da, jendaurrean aurkeztu ahal izango dituzte euren ekimenak”, nabarmendu du zinegotziak. Halaber, aurreratu duenaren arabera SBM3-an hiru mintegi martxan jarriko dira, “ekintzaile guztiek dituzten trebetasunak hobetzeko”.
 
Oraingoan networking topaketak bi egunetan mantenduko dira eta gainera, “bazkaltzeko ordua aprobetxatuko dugu  Pintxo networking-arekin lanean jarraitzeko”. Bestalde, SBM-ren 3 jardunaldirako egindako programan erakusketa guneak izango dira eta mahai-inguru eta berbaldiak ere antolatuko dira. Bertan “eskualdeko eskarmentu handiko ekintzaileak euren ikuspegia azalduko dute”.
 
Autoritateek eskainitako inaugurazio instituzionalaren ondoren mahai-inguru bat izango da, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzaren inguruan jardungo duten. Hortik aurrera eta bi egunetan zehar, instituzio, enpresa eta business angels-etako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Zentzu horretan “parte-hartzaileek bilatzen dutena aurkitzea espero dugu, hots, finantziazioa, formazioa edota kontaktuak” adierazi du Teresa Fernándezek. Bukatzeko, Sopelako bizilagun guztiak gonbidatu nahi izan ditu martxoaren 13 eta 14an Kurtziotik pasatzera, sarrera doakoa izango baita leku kopurua bete arte.
 
Informazio gehiago lortzeko, webgunera sartzean klik eginez HEMEN 
 
2019ko Sopela Business Marketen dokumentua lortu dezakezu link honekin.
 
campanas pdf
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia