cabecera empleo

Kanpania eta Proiektuak

Eskaintzen zerrenda eta bilakaera

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

 
 
“ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTAROA
2017 Iraila / Septiembre

 
 
HITZAURREA
Enpleguaren sorrera, enplegagarritasunaren hobekuntza, udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, eta biztanleen bizi-kalitatearen eta ongizatearen hobekuntza dira Sopelako Udalak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak eta helburuak.
 
Kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta enplegagarritasunaren hobekuntza oinarrizko tresnak direla zehaztutako helburuak lortzeko, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zinegotzi Arloak “ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTAROA abiaraziko du, honako oinarri hauek zuzenduko dutena: 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen xedea “ELEKTRODO ESTALIZKO SOLDADURA”KO PROFESIONAL GISA TREBATZEKO IKASTARO bat garatzea da, Sopelako herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta birziklapen profesionala sustatzeko.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA EMATEKO MODUA
NUEVAS TECNICAS PROFESIONALES SL enpresaren ardura izango da IKASTAROA eman, garatu eta egikaritzea. Enpresak prestakuntza hori emango du hurrengo helbidean dituen lokaletan: Iturriondo kalea, 10 (geltokiaren ondoan), 48940 - LEIOA.
 
Halaber, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Profesional gisa trebatzeko ikastaroa izango da prestakuntza. Ikastaroa erabat praktikoa izango da, eta banakako 15 kabinatan emango da. 15 eguneko iraupena (60 ordu) izango du, eta horren barnean homologazio-ziurtagiria lortzeko proba ere prestatuko da. Homologazio-proba hori ATISAE ingeniaritza-enpresak egingo du, ikuskatzaile bat in situ egonda. 
 
LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Sopela udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta, prestakuntza eskuratzean, berdintasun eta parekotasun irizpideak errespetatuko dira. Zehaztapen horiek alde batera utzi ahalko dira, izena emateko epea amaitutakoan ikaspostuak bete ez badira: kasu horretan, ikasleek beste irizpide batzuei jarraikiz parte hartu ahalko dute.
 
Ikaspostuak 10 izango dira, gehienez.
 
BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Sopela udalerrian erroldatuta egotea.
  2. Enplegu-eskatzailea izatea edo enplegu-bilaketa aktiboan edo hori hobetzeko egoeran egotea.
  3. 18 urte beteak izatea eta, hala denean, nahitaezko erretirorako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
  4. Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeretako batean ez egotea, indarreko legediaren arabera.
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko prozedura Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Zinegotzi Arloak emandako izena emateko inprimakiaren arabera gauzatuko da. Inprimaki hori interesdunen eskura dago Sopelako Udalaren webgune ofizialean: www.sopela.eus, “KANPAINEN ATARIA”n, hain zuzen, baita udal bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan ikaspostua erreserbatzeko, kontuan hartuko da izena emateko matrikula zein ordutan eta zein egunetan sartu den erregistroan.
 
ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2017ko irailaren 25etik urriaren 4ra bitartekoa izango da.
 
Dagoen eskariaren arabera, Sopelako Udalak izena emateko epeak luza litzake.
 
ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaituta eta izangai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, udalaren iragarki oholean argitaratuko da hautatutako pertsonen zerrenda, eta 2017ko urriaren 6tik aurrera baliagarria izango da. 
 
BEDERATZIGARRENA. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzaileek izena emateko orria aurkezten dutenean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
  1. Programan izena emateko orria. Eskatutako datu pertsonal eta harremanetarako datu guztiak bete beharko dira; eta izenpea jarrita eta hori aurkeztuta, interesdunak frogatuko du bete egiten dituela programan parte hartzeko behar diren baldintza guztiak.
  2. Nortasuna adierazten duen dokumentazioa.
Era berean, udalak, unea iritsita eta beharrezkotzat jotzen badu, izena eman dutenei eta partaideei honako hauek eskatzeko aukera gordetzen du beretzat:
  • NANaren fotokopia konpultsatua.
  • Errolda-egiaztagiria.
  • Lorturiko titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.
  • Lanbidek luzaturiko ziurtagiria, enplegu-eskatzailea dela egiaztatzen duena.
HAMARGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartuen zerrendan bajaren bat izatekotan, eskaeren zerrendatik aterako dira izangaiak, betiere azken zerrenda horretan ezarritako hurrenkeraren arabera.
 
AMAIKAGARRENA.- ERREKURTSOAK
Interesdunek deialdi honen, oinarri arautzaileen eta deialditik datozen administrazio egintza guztien aurka egin ahalko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren kasuetan eta moduan.
 
 
campanas pdfcampanas izena
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia