Sopelako Udala - Sopelako Udalak merkataritza suspertzeko "Gastro-Bonuak" eta "Bono-denda" kanpainak abiarazi ditu

Sopelako Udalak merkataritza suspertzeko "Gastro-Bonuak" eta "Bono-denda" kanpainak abiarazi ditu

•    Bi kanpainen helburua udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da.


Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak “Sopela On egin! Gastro-Bonuak 2022” eta “Bono-Denda Sopela 2022” bonu kanpainak jarri ditu martxan udalerrian kontsumoa sustatzeko hekburuarekin.

Bi kanpaina horien xedea udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da, udalerriko kontsumitzaileei eta bisitariei erosketetan aurrezpen handia eginez.

Josu Landaluze Sopelako alkateak nabarmendu duenez, “egungo egoera arintzeko diseinatutako estrategia bat da, udalerriko pultsu ekonomiko eta sozialari eusteko eta kontsumitzaileari mesede egiteko”.

Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko zinegotzi Teresa Fernandezek, bere aldetik, herriko denda txikiei eta ostalaritzari “laguntza berezia” emateko beharra nabarmendu du. "Sopela bizia behar dugu eta horretarako herriko denda txikietan kontsumoa sustatu behar da", adierazi du.

Gastro-Bonuak

“SopelaOn egin! Gastro-Bonuak 2022” kanpainari dagokionez, Udalak 4.700 bonu jarriko ditu zirkulazioan ekainaren erdialdetik 2022ko uztailaren 17ra arte edo agortu arte. Atxikitako establezimenduetan deskontu-bonutzat hartuko diren bonuak, 5 €-koak, 10 €-ko gutxieneko erosketaren gainean, eta 10 €-koak, 20 €-ko gutxieneko erosketaren gainean, izango dira.

Pertsona bakoitzak 30 € batu ahal izango ditu gehienez deskontu-bonuekin, eta hainbat ostalaritza-establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahal izango dira. Erosketa bakarra edo zenbait erosketa egin ahal izango dira.

Udalak 47.000 € bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.

“SopelaOn egin! Gastro-Bonuak 2022” abian jarri da Sopelako ostalaritza-sektoreari laguntzeko eta pandemiak sortutako zailtasunei pixkanaka gaina hartzen ari den sektore baten kontsumoa sustatzeko. "Egoera honetan hautsitako platerak ordaindu dituztenak dira, eta gure babes osoa behar dute", adierazi du zinegotzi sozialistak.

Bono-Denda

Bestalde, Sopelako “Bono-Denda Sopela 2022” kanpaina 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 31ra arte edo agortu arte egingo da, 4.100 bonu eta 41.000 euroko inbertsioarekin.

Denda-bonuaren abantailez gozatu nahi duten kontsumitzaileek deskontu-bonu horiek atxikitako merkataritza-establezimenduetan bakarrik trukatu beharko dituzte. Horretarako, gutxienez 20 euroko erosketa egin beharko dute, eta 10 euroko deskontua aplikatuko zaie. Kontsumitzaile bakoitzak 3 bonu izango ditu guztira, eta saltoki bakar batean eta aldi berean, une desberdinetan edo saltoki desberdinetan kontsumitu ahal izango ditu. Baldintza bakarra bonu bakoitzaren deskontua gutxienez 20 euroko erosketari aplikatzea da.

HOMA HEMEN GASTRO-BONO KANPAINARA ATXKITAKO ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA.

BIDEOA