Sopelako Udala - Zabalik Sopelako establezimenduak "Bono denda Sopela 2022" kanpainara atxikitzeko eskaera epea

Zabalik Sopelako establezimenduak "Bono denda Sopela 2022" kanpainara atxikitzeko eskaera epea

"Bono denda Sopela 2022" kanpainan parte hartu nahi duten Sopelako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek ekainaren 5era arte izango dute atxikitxeko udal webgunean gaitutako plataforma elektroniko baten bitartez. Egin klik HEMEN.

Sopelako merkataritza- eta ekonomia-jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 4.100 bonu jarriko ditu zirkulazioan 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 31ra, edo agortu arte.

“Bono Denda Sopela 2022” deskontu-bonua izango da, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Bonuaren bidez, 10 euroko deskontua lortuko da 20 euroko erosketa bakoitzeko.

Hiriko merkataritza jarduerari lotutako establezimendu atxikiek eurek trukatuko dituzte bonuak, eta, horrela, deskontua lortuko da.

Aplikazioa

Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.

Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru deskontu bonu erabili ahal izango ditu; hau da, guztira, hogeita hamar euroko deskontua. Onuradun bakoitzak hainbat establezimendutan edo bakarrean erabili ahalko ditu deskontu bonuak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu bonuak.

Sopelako Udalak 41.000 euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.