Sopelako Udala - Orekan Sakonduz - BEAZ-ek Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren inguruko ideien Lehiaketa jarri du abian

Orekan Sakonduz - BEAZ-ek Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren inguruko ideien Lehiaketa jarri du abian

 

Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa zabaldu du: ¨Itsasoa eta Irristaketa Innovation Comp¨, surfaren, belaren, nautikaren, skatearen eta beste kirol batzuen industrien osagarriak, ekoizpen-prozesuak, produktuak edo zerbitzuak hobetzeko ideiak.

Lehiaketak Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea eta kalitate handiagoa eta jasangarriagoak diren produktu eta prozesuak proiektatzea du helburu. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.

EHUko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko 3. eta 4. mailako ikasleek eta masterretako ikasleek har dezakete parte, nahi duten adarretakoek.

Hurrengo alderdiak hartuko dira kontutan:


3.000 euroko saria banatuko da hiru proiektu onenene artean. Gainera, talde irabazleak tutoretza / aholkularitza jasoko du proiektuarentzat, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa sektoreko enpresen eskutik.

Dokumentazio osoa eskuragarri egongo da "Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa Ideien Lehiaketa" izena duen drive-ean 2022ko otsailaren 15etik aurrera.

Izena emateko epea irekita egongo da 2022ko otsailaren 28ra arte.