Sopelako Udala - "Aktibate Klik Sopela 2021" Sopelako Udalaren bonu kanpaina martxan da
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA "Aktibate Klik Sopela 2021" Sopelako Udalaren bonu kanpaina martxan da

cabecera empleo y promocioneconomica

"Aktibate Klik Sopela 2021" Sopelako Udalaren bonu kanpaina martxan da

  • Guztira, 6.425 bonu jarri dira zirkulazioan, eta 18 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte 2022ko otsailaren 28ra arte (edo agortu arte).


Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpaina jarri zuen martxan pasadan  abenduaren 17an. Kanpaina hau 2022ko otsailaren 28ra arte egongo da abian.

47 establezimendu atxiki dira kanpainara: ile-apaindegiak eta estetika-zentroak, surf-eskolak, moda eta osagarrien saltokiak, farmaziak, argazki-zerbitzuak, ostalaritza-establezimenduak, etab.

Kanpaina honen helburua tokiko kontsumoa dinamizatzea da, bi bonu mota salduz:

- 15+5 bonua; 15 euro, aparteko 5 euro, gutxienez 20 euroko erosketetarako.
- 30+10eko bonua, 30 €-ko salmentarekin 10 euroko hobaria lortzen da gutxienez 40 €-ko erosketetarako.

Bonu erosketa

Abian jarritako 6.424 bonuak 18 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte 2022ko otsailaren 28ra arte (edo bonuak amaitu arte), Kutxabank-eko sarreren salmenta eta bilketa terminaletan eta Sopelako Udalak www.sopela.org webgunean gaitutako plataformaren bidez.

Atxikitako establezimenduak gehienez 2 bonu onartuko ditu faktura bakoitzeko eta erabilitako bonuen zenbatekoa erosketan agortu beharko da.

Era berean, atxikitako establezimenduak bonuak trukatu beharko ditu plataforma elektronikoan. Kontsumitzaileek plataforma horretan kontsultatu ahal izango dituzte kanpainari atxikitako establezimenduak.

Tokiko merkataritzari laguntzea

Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Teresa Fernandezek "Sopelako tokiko merkataritzari ekonomikoki hain zaila den une honetan laguntzearen" garrantzia azpimarratu du, eta establezimenduei zein bezero potentzialei parte hartzeko deia egin die, "gure udalerrian bilatzen den edozein produktu edo zerbitzu aurki baitaiteke".

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Guztira, 6.425 bonu jarri dira zirkulazioan, eta 18 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte 2022ko otsailaren 28ra arte (edo agortu arte). Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpaina jarri zuen martxan pasadan  abenduaren 17an. Kanpaina hau 2022ko otsailaren 28ra arte egongo da abian.47 establezimendu atxiki dira kanpainara: ile-apaindegiak eta estetika-zentroak,...
article thumbnailLankidetza hau 2019an hasi zen bi udaletako hainbat arloren artean, eta proiektu erreferente bihurtu da Bizkaian, eta sektore horri balioa eman nahi dio merkatuaren eta haren jarraibide berrien aurrean. Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Josu Landaluze Sopelako alkateak lankidetza-protokoloa berritu dute gaur, surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren garapena eta hazkundea...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia