Sopela Networking ekimenaren hirugarren dinamizaziorako gosaria azaroaren 12an ospatuko da
- Azken eguneraketa: 2021eko azaroaren 04a
- Bisitak: 5268
Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.
Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat ekosistema profesionaletara egindako hurbilketa bat proposatuko du.
Pertsona ekintzaileak, saltokiak eta negozioak
Mª Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak nabarmendu duenez, “Sopela Networking zirkularra Sopelako ekintzaileei, saltokiei eta negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, inguru horretan ezagutzera emateko eta Sopelan ekonomia zirkularra ekarriko duten sinergiak ezartzeko motibazioarekin”.
Merkataritza-topaketa hauen 4. eta azken gosaria azaroaren 26an egingo da, 07:30etik 09:30etara, honako helburu hauekin: hurbileko negozioen eta saltokien arteko in situ ezagutza eta harreman komertzialak aktibatzea, Sopelako negozio, saltoki eta ekintzaileen arteko kontaktu profesionalak eta ezagutza zuzena dinamizatzea eta Sopelan empresa-sinergiak eta profesionalak identifikatu, sortu eta sendotzea eta inter-negozioa eraikitzea.