Sopelako Udala - Sopela Networking: Hurbileko merkataritza-harremanak aktibatuz, Sopelako ekonomia zirkularra bultzatzeko programa
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela Networking: Hurbileko merkataritza-harremanak aktibatuz, Sopelako ekonomia zirkularra bultzatzeko programa

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela Networking: Hurbileko merkataritza-harremanak aktibatuz, Sopelako ekonomia zirkularra bultzatzeko programa

  • “Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez.
  • Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an 4 gosari komertzial izango dira Sopelan, 07:30etik 09:30etara. Gosari bakoitzak ekonomian, merkataritzan eta marketinean aditua den profesional bat izango du hizlari gisa eta ondoren networking gune bat antolatuko da bertaratzen direnentzat.



Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak, Sopela Networking Zirkular programa abiarazi du, Sopelan hurbileko merkataritza-harremanak aktibatzeko eta ekonomia zirkularra zerbitzu gisa bultzatzeko.

Enpresa batek existitzen jarraitzeko, hazteko edo kostuak aurrezteko behar duena baino ez du erosten eta erabaki horiek oso hausnartuak dira; izan ere, hornitzaile bat aukeratzeko akats batek galera ekonomiko handia eragin diezaioke enpresari, baita erabakia hartu zuen pertsona kaleratzea ere. Horregatik, B2B marketinaren lan nagusia hautemandako arriskua murriztea eta bezeroaren konfiantza lortzea da. Hurbiltasuna eta ezagutza dira bezeroek bilatzen duten konfiantza hori ematen duten bi faktoreak.

“Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez.

4 merkataritza-topaketa egitea aurreikusi da, honako helburu hauekin:

•    In situ ezagutza eta negozioen eta gertuko saltokien arteko merkataritza-harremanak aktibatzea.
•    Sopelako negozioen eta saltokien eta ekintzaileen arteko harreman profesionalak eta zuzeneko ezagutza dinamizatzea.
•    Lanbide- eta enpresa-sinergiak identifikatu, sortu eta finkatzea eta Sopelan negozio arteko eraikuntza egitea.

Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an 4 gosari komertzial izango dira Sopelan, 07:30etik 09:30etara. Gosari bakoitzak ekonomian, merkataritzan eta marketinean aditua den profesional bat izango du hizlari gisa eta ondoren networking gune bat antolatuko da bertaratzen direnentzat.

Izena emateko

Izena emateko epea gaurtik, irailaren 20tik, urriaren 8ra arte egongo da zabalik eta www.sopela.eus webgunearen bidez edo aurrez-aurre udaletxean egin ahal izango da, "Kanpainaren ataria" atalean. Interesa duten guztiek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute 94 406 55 00 (110 luzadura) telefono zenbakira deituz edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektronikoko mezu bat bidaliz.

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEkainaren 24an SOPELA NETWORKING zerbitzuari ekingo zaio berriro, kontaktuak egiteko eta negozioa sortzeko aukera gisa sortutako gosari-topaketak.Planteatutako helburua esperientziak, kezkak, ikuspuntuak, negozio-aukerak eta markaren ikusgarritasuna partekatzea da. Ideiak eta iritziak trukatzea eta kontaktuak, sareak egitea. Izan ere, hemen dago gure negozioa, Sopelan.Laburbilduz:• Sopelan sinergia...
article thumbnail•    Bi kanpainen helburua udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da.Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak “Sopela On egin! Gastro-Bonuak 2022” eta “Bono-Denda Sopela 2022” bonu kanpainak jarri ditu martxan udalerrian kontsumoa sustatzeko hekburuarekin. Bi kanpaina horien xedea udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da,...
article thumbnail "Bono denda Sopela 2022" kanpainan parte hartu nahi duten Sopelako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek ekainaren 5era arte izango dute atxikitxeko udal webgunean gaitutako plataforma elektroniko baten bitartez. Egin klik HEMEN.Sopelako merkataritza- eta ekonomia-jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 4.100 bonu jarriko ditu zirkulazioan 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 31ra, edo...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia