Sopelako Udala - Sopelako Udalak Sope-Lan programa jarri du martxan enpresa-proiektu berriak sustatzeko, udalerriko langabeak kontratatzeko eta mikroenpresen eta profesional autonomoen lehiakortasuna hobetzeko

Sopelako Udalak Sope-Lan programa jarri du martxan enpresa-proiektu berriak sustatzeko, udalerriko langabeak kontratatzeko eta mikroenpresen eta profesional autonomoen lehiakortasuna hobetzeko

 

pdf BOB
pdf ERANSKINA
pdf ERANSKINA
pdf ERANSKINA
pdf ORDENANTZA


Era berean, mikroenpresen eta profesional autonomo sopeloztarren ekipamendu teknologikoak modernizatu eta hobetu nahi dira.

Sopelako Udalak Sope-Lan programa jarri du martxan, enpresa proiektu berriak eta langabetuen kontratazioa sustatzeko.

Era berean, ekimen honen bidez, mikroenpresak eta profesional autonomo sopeloztarrak bultzatu nahi dira, horiek modernizatzeko eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko inbertsioak finantzatuz.
Oro har, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean egindako inbertsioak finantzatuko dira deialdi honetan.
Sope-Lan, norgehiagoka-araubidean emango diren udal-diru-laguntzen hiru lerrok osatzen dute.

Hala, Sopelan enpresa-sorkuntza proiektuek 15.000 euroko zenbatekoa izango dute, udalerriko langabeak kontratatzeak – gutxienez hiru hilabeterako eta lanaldiaren % 50erako – 10.000 euroko inbertsioa izango du eta Sopelan instalatutako mikroenpresen eta profesional autonomoen berrikuntzarako eta lehiakortasun-hobekuntzarako 20.000 euro bideratuko dira.

Eskabidea

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17an irekiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Eskabide horiek Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea 1), bai eta bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).

Informazio gehiago hemen.

 BAO PDF - PDF BOB: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK 1. LERROA PDF - PDF ANEXOS LINEA 1: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK 2. LERROA PDF - PDF ANEXOS LINEA 2: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK 3. LERROA PDF - PDF ANEXOS LINEA 3: DESKARGATU - DESCARGAR

CONVOCATORIA PDF - PDF DEIALDIA: DESKARGATU - DESCARGAR