Sopelako Udala - Sopelako Udalak 20.000 euro bideratu ditu esku-hartze sozialaren arloan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteen jarduerak laguntzeko

Sopelako Udalak 20.000 euro bideratu ditu esku-hartze sozialaren arloan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteen jarduerak laguntzeko

pdf BOB
pdf ERANSKINA
pdf ORDENANTZA

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17an irekiko da eta uztailaren 1era arte luzatuko da.

Sopelako Udalak kanpaina bat jarri du abian, udalerri barruan esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duten eta/edo sopeloztarrei zuzenduta dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek garatzen dituzten jarduerak babesteko eta sustatzeko. Guztira, 20.000 euro bideratuko dira helburu honekin.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17an irekiko da eta uztailaren 1era arte luzatuko da. Eskabide horiek bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Esku-hartze sozialaren esparruko programa eta/edo jardueratzat hartzen dira autonomia pertsonala sustatzera eta babestera, gizarteratzea sustatzera eta pertsona guztien integrazio komunitarioa sustatzera eta aniztasuna kudeatzera bideratutako ekimenak, bai eta asoziazionismoa eta boluntariotza ere.

Laguntzak ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira, hau da, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu-programaren parte diren gastuetarako.


Oro har, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) egiten diren jarduerak finantzatuko dira deialdi honetan.

Informazio gehiago hemen.

 

 BAO PDF - PDF BOB: DESKARGATU - DESCARGAR

 ERANSKINAK PDF - PDF ANEXOS: DESKARGATU - DESCARGAR

CONVOCATORIA PDF - PDF DEIALDIA: DESKARGATU - DESCARGAR