Sopelako Udala - Lan-sustraitzeagatik baimena eskatu ahal izateko kasuak zabaldu egin dira
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Lan-sustraitzeagatik baimena eskatu ahal izateko kasuak zabaldu egin dira

cabecera empleo y promocioneconomica

Lan-sustraitzeagatik baimena eskatu ahal izateko kasuak zabaldu egin dira

Auzitegi Gorenaren epai baten ondoren (Auzitegi Gorenaren martxoaren 25eko STS 452/2021 epaia), zabaldu egin dira lan-sustraitzeagatik baimena eskatzeko kasuak. Orain, bizileku- eta lan-baimen baten titular ere izan daitezke, lanean errotuta daudelako:

1.- Gutxienez 6 hilabetez modu erregularrean (kontratuarekin) lan egin duten eta, edozein arrazoirengatik, bizileku-baimena galdu duten pertsona guztiak.

2.- Asilo-eskatzaileek, asilo-eskaera ezetsi ondoren, lan egiteko aukera ematen dien behin-behineko baimena (txartel gorria) galtzen zuten eta, ondorioz, lana ere galtzen zuten.

3.- Edozein arrazoirengatik bizileku-baimena berritu ezin izan duen edo galdu duen edozein pertsona, betiere baldintzak betetzen baditu.

Hala, honako hauek dira bizileku- eta lan-baimena eskatzeko baldintza berriak, lanean errotuta egoteagatik:


1.- Espainian 2 urtez jarraian egon izana egiaztatzea.
2.- Espainian eta jatorrizko herrialdean edo azken 5 urteetan bizi izan den herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea.
3. - Gutxienez 6 hilabeteko lan-harremanak daudela frogatzea. Lan-harreman hori frogatzeko, nahikoa izango da dokumentu hauetakoren bat aurkeztea:
a) Lan-bizitza
b) Lan Ikuskaritzaren administrazio-ebazpena
c) Ebazpen judiziala

Laguntza eta informazioa
Udalak, berriki, Harrerarako Zuzeneko Arreta Zerbitzua jarri du martxan Sopela Diversa programaren barruan. Bizileku- eta lan-baimena eskatzeko izapideekin laguntza jasotzeko, lan-sustraitzeagatik, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da harrera-zerbitzuarekin, telefonoz deituta 94 406 55 00 - Ext. 110

SOPELA DIVERSA programa

Programak gai hauei buruzko informazio eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du:

- Lehen harrera: orientazioa eta informazioa Sopelako udalerrian lehen aldiz erroldatzen diren migratu guztiei, itzulitako etorkinak barne.

- Atzerritartasuna eta nazionalitatea: bizileku- eta lan-baimenei, baimen-berritzeei, erregimen komunitarioari, bizilekuagatiko Espainiako nazionalitateari buruzko aurretiazko informazioa.

- Eskubideak kulturarteko ikuspegiarekin eskuratzea: zailtasunak osasun-, gizarte-, etxebizitza-, enplegu-, justizia- eta hezkuntza-zerbitzuak eskuratzeko.

Arreta puntua: Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloko erabilera anitzeko gela. Sabino Arana kalea, 2 - 1. solairua (pilotalekua). Arreta jasotzeko, ezinbestekoa da aurrez telefonoz hitzordua izatea, 94 406 55 00 - Ext. 110.

 

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail2021eko azaroaren 30etik abenduaren 9ra arte (biak barne), interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek bonu-kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute, www.sopelaudala.org  udal-webgunean gaitutako plataforma elektronikoaren bidez. Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpainara atxikitzeko epea ireki du. 2021eko azaroaren 30etik...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...
article thumbnailSare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia