Sopelako Udala - Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian

Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian

 

Programa maiatzaren 12tik ekainaren 30era egongo da indarrean, asteazkenero izango da 14:00etatik 16:00etara eta doakoa izango da (aurretiaz izena ematea ezinbestekoa izango da). Programaren formatua aurrez aurrekoa izango da (Sabino Arana kalea 2, 1.a, 48600 Sopela, frontoiaren eraikina), salbu eta osasun-egoerak eragozten badu, eta kasu horretan online egingo litzateke. Era berean, konfinatuta dauden pertsonek modu telematikoan egiteko aukera ere ezartzen da.

HIRU FASE

Programa honek denboran integratutako eta koordinatutako 3 fase ezberdin ditu:

  1. MAIATZAREN 12a EMAKUMEA ETA LIDERGOA, LANBIDE-MUNDUKO BULTZATZAILEAK
  2. MAIATZAREN 19a   AUKERA PROFESIONALAK ETA BESTE AUKERA BATZUK AZTERTZEA
  3. MAIATZAREN 26a   KOMUNIKAZIOA & LIDERGOA
  4. EKAINAREN 02a AHALDUNTZEA ETA LIDERGOA ARO DIGITALEAN
  1. EKAINAREN 9a MEETING POINTS.EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIAK PARTEKATZEA
  2. EKAINAREN 16a EMAKUMEAK GURE EKONOMIA- ETA ENPRESA-EKOSISTEMAN DITUEN ERRONKEN AZTERKETA
  3. EKAINAREN 23a UDALERRIAN EMAKUME EKINTZAILEEN ROLA AKTIBATZEKO EKINTZEN PROPOSAMENA
  4. EKAINAREN 30a GIZARTE-EGITURAK; EMAKUME ENPRESABURUEN ELKARTEAK

Era berean, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du. Prestakuntzak irauten duen bitartean, martxan jarriko da Covid protokoloa, bai parte-hartzaileentzat, bai irakasleentzat.

Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean daude interesdunen eskura, "KANPAINEN ATARIAN" eta udal-bulegoetan. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko APIRILAREN 26TIK MAIATZAREN 5ERA arte egongo da zabalik, egun hori barne. Hautatutako pertsonen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da eta 2021eko MAIATZAREN 7TIK aurrera izango da eraginkorra.

OINARIETARA SARTZEKO SAKATU HEMEN