Sopelako Udala - Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak EmakumeON Sopela, emakumeen ekintzailetza sustatzeko programa jarri du abian

 

  • Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak, lan- eta enpresa-ingurunean hautemandako premiei erantzuteko, "Lidergoa eta bideragarritasun soziolaborala emakume ekintzailearen ikuspegitik – Emakumeon Sopela” programa jarri du abian emakumeen ekintzailetza sustatzeko.
  • Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: emakumeen benetako lidergoa eta gaitasun profesionalak indartzea, emakumeen ahalduntzerako eta garapen profesional eta enpresarialerako oinarri gisa; Sopelako emakume profesional autonomoen, ekintzaileen eta enpresaburuen sare bat eraikitzea, , udalerriko   ekonomia emakumeen ikuspegitik sustatzeko lan egin dezaten, eta emakumeek enpresa- eta lanbide-arloan duten egitekoa zabal dezaten.
  • Sopelako emakume profesional autonomo, enpresaburu eta ekintzaileei zuzendua, baldin eta beren gaitasun-talentua identifikatu eta garatu nahi badute, ahalik eta potentzial handiena ateratzeko, eta Sopela gizarte- eta lan-lurralde bikain, inklusibo, lehiakor eta jasangarri baterantz bultzatzeko ekimenak garatu ahal izateko. Gehinezko plaza kopurua 9 pertsonakoa izango da (10 irakaslearekin)

Programa maiatzaren 12tik ekainaren 30era egongo da indarrean, asteazkenero izango da 14:00etatik 16:00etara eta doakoa izango da (aurretiaz izena ematea ezinbestekoa izango da). Programaren formatua aurrez aurrekoa izango da (Sabino Arana kalea 2, 1.a, 48600 Sopela, frontoiaren eraikina), salbu eta osasun-egoerak eragozten badu, eta kasu horretan online egingo litzateke. Era berean, konfinatuta dauden pertsonek modu telematikoan egiteko aukera ere ezartzen da.

HIRU FASE

Programa honek denboran integratutako eta koordinatutako 3 fase ezberdin ditu:

  • AHALDUNTZERAKO ETA ENPRESA- ETA LANBIDE-LIDERGORAKO FUNTSEZKO GAITASUNETAN TREBATZEKO 4 TAILER (8 ordu)
  1. MAIATZAREN 12a EMAKUMEA ETA LIDERGOA, LANBIDE-MUNDUKO BULTZATZAILEAK
  2. MAIATZAREN 19a   AUKERA PROFESIONALAK ETA BESTE AUKERA BATZUK AZTERTZEA
  3. MAIATZAREN 26a   KOMUNIKAZIOA & LIDERGOA
  4. EKAINAREN 02a AHALDUNTZEA ETA LIDERGOA ARO DIGITALEAN
  • TOPAKETA: EMAKUME EKINTZAILEARENTZAKO ETA ENPRESARIARENTZAKO ERRONKAK (8 ordu)
  1. EKAINAREN 9a MEETING POINTS.EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIAK PARTEKATZEA
  2. EKAINAREN 16a EMAKUMEAK GURE EKONOMIA- ETA ENPRESA-EKOSISTEMAN DITUEN ERRONKEN AZTERKETA
  3. EKAINAREN 23a UDALERRIAN EMAKUME EKINTZAILEEN ROLA AKTIBATZEKO EKINTZEN PROPOSAMENA
  4. EKAINAREN 30a GIZARTE-EGITURAK; EMAKUME ENPRESABURUEN ELKARTEAK
  • TALDEKO ETA BANAKAKO AHOLKULARITZA EMAKUMEEN SARE PROFESIONALARI (saioak amaitzean)

Era berean, enpresak prestakuntzarako behar den material guztia emango du. Prestakuntzak irauten duen bitartean, martxan jarriko da Covid protokoloa, bai parte-hartzaileentzat, bai irakasleentzat.

Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean daude interesdunen eskura, "KANPAINEN ATARIAN" eta udal-bulegoetan. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko APIRILAREN 26TIK MAIATZAREN 5ERA arte egongo da zabalik, egun hori barne. Hautatutako pertsonen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da eta 2021eko MAIATZAREN 7TIK aurrera izango da eraginkorra.

OINARIETARA SARTZEKO SAKATU HEMEN

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...
article thumbnailSare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman...
article thumbnail “Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez. Urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an 4 gosari...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia