Sopelako Udala - Udalak Administrazio-kudeaketan eta Merkaturatze adimendunean espezializatzeko prestakuntza programa antolatu du

Udalak Administrazio-kudeaketan eta Merkaturatze adimendunean espezializatzeko prestakuntza programa antolatu du

 

• Bi prestakuntza-ekintza mota izango ditu, bata Sopelako langabeentzako edo enplegua hobetu nahian ari direnentzako eta bestea Sopelako profesional autonomoei, ekintzaileei eta enpresentzako.

• Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean eta udal bulegoetan daude. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Sopelako lan- eta enpresa-alorrean dauden beharrei erantzuteko Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Sailaren bitartez, prestakuntza-eskaintza presentzial berria abiarazi du, betiere, Covid 19ri aurre egiteko osasun-segurtasuneko protokolo zorrotzari jarraituz. “Administrazio-kudeaketan eta merkaturatze adimendunean espezializatzeko tresnak eta estrategiak” izenekoa langabetuentzat edota enplegua hobetu nahian ari direnentzat da, bai eta enpresa, merkataritza edo negozioa abian jartzeko edo lehiakortasuna hobetzeko eta aldatzeko interesa dutenentzat ere zuzenduta dago.

Programa Udalak Sabino Arana kalean duen udal prestakuntzarako lokalean eskainiko da eta xede bikoitza du:

• Langabetuak edo enplegua hobetu nahian ari diren pertsonak trebatzea eta espezializatzea tresna eta estrategia teknologiko eta digitaletan oinarritutako administrazio eta salmenta/merkaturatze adimendunean.

• Etorkizuneko enpresen eta negozioen administrazio- eta merkataritza-kudeaketa hobetzea eta eskari eta eskakizun berrietara egokitzea ahalbidetzen duten baliabideak gehitzea.

Ekimenak bi prestakuntza-ekintza mota izango ditu eta gehienez 9 plaza egongo dira (10 ikastaroa emango duen pertsonarekin):

1- Sopelako langabeentzako edo enplegua hobetu nahian ari direnentzako prestakuntza: Salmenta-merkaturatze, administrazio eta kudeaketa digitalaren konpetentzietara hurbiltzea eta trebatzea. Iraupena: apirilaren 26tik ekainaren 23ra Ordutegia: 9:30- 13:30era, astelehenetik ostegunera.

2- Prestakuntza-pilulak: Sopelako profesional autonomoei, ekintzaileei eta enpresei zuzenduak: Negozioaren kudeaketa adimenduna eta eraginkorra ahalbidetzen duten tresna eta estrategietan trebatzea, administrazio telematikoan, komunikazio bikainean eta laguntzen eta diru-laguntzen ezagutzan. 6 prestakuntza-pilula ditu (asteko saio bat) astearteetan Datak: apirilak 27, maiatzak 4, 11, 18, 25, ekainak 1 Ordutegia: astearteetan 14:00-16:00

“Beste behin, Udalak dituen baliabide eta tresna guztiak sopeloztarren esku jartzen ditu. Gure udalerriko behartsuenen beharrizanei erantzun nahi diegu. Langabezia-tasa murrizten lagundu, ekintzailetza sustatu eta herritarren formazioa bultzatu nahi dugu” baieztatu du Teresa Fernándezek Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saileko zinegotziak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, beste batzuen artean: langabezian egotea edota enplegua hobetu nahian aritzea, bai eta enpresa, merkataritza edo negozioa abian jartzeko edo lehiakortasuna hobetzeko eta aldatzeko interesa izatea ere, 18 urte beteta izatea eta ezintasun- edo bateraezintasun-kausarik ez izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean eta udal bulegoetan daude. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, egun hori barne eta hautatutako pertsonen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, 2021eko apirilaren 23tik aurrera.

Informazio gehiagorako: Iñigo Aranbarri

688 621 860

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.