Sopelako Udala - Martxan da “Made in Sopela” web gune berria
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Martxan da “Made in Sopela” web gune berria

cabecera empleo y promocioneconomica

Martxan da “Made in Sopela” web gune berria

 

  • Gaurtik aurrera, leiho berri bat zabalduko da sarean, Sopelako negozioen eta enpresen jarduera bultzatzeko xedez.

“Made in Sopela” tokiko kontsumoaren inguruan kontzientziatzeko eta aktibatzeko kanpainaren bigarren fasearekin jarraituz, www.madeinsopela.com webgune berria jarri da abian, zeinetan hainbat sektoretako 90 kidek baino gehiagok hartu duten parte.

Gidaliburu honek, gainera, bertsio inprimatua izango du, eta laster banatuko da parte hartzen duten establezimenduetan, sare sozialak erabiltzen ez duten horiei hurbiltzeko xedez.

Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Sailetik “gure enpresa-, merkataritza-, ostalaritza- eta lanbide-sektorea bizirik mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratu nahi dugu, gure udalerriko garapen ekonomiko, enplegu eta bizi kalitate oinarri gisa” adierazi du Teresa Fernández zinegotziak.

Erakusleiho berri hau, zerbitzu desberdinak identifikatu, aniztasuna irudikatu, komunitatearen loturak indartu eta Sopelak herritarrei eta bisitariei eskaintzen diena berraurkitzeko sortu da.

“Made in Sopela” kontzeptuaren bidez, komunitatea garatzeko behar diren loturak sendotzen lagunduko duen bizimodu eta kontsumo-jarrera kontzientean jarri nahi da arreta. Aste honetan, halaber, 5.000 gida fisikoak banatuko dira “Made in Sopela” programan parte hartzen duten establezimenduetan.

Gure dendetan erosiz, gure ostalaritzaz gozatuz eta gure enpresa eta profesionalengan konfiantza izanez, Sopela egiten dugu.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail2021eko azaroaren 30etik abenduaren 9ra arte (biak barne), interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek bonu-kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute, www.sopelaudala.org  udal-webgunean gaitutako plataforma elektronikoaren bidez. Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpainara atxikitzeko epea ireki du. 2021eko azaroaren 30etik...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...
article thumbnailSare sozialetan saltzea, Covid osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira, protagonista propioekin, bertatik bertara ezagutuko diren gai eta kasu arrakastatsuetako batzuk. "Surf Business Meeting aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren proiektuak garatzeko harreman...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia