Sopelako Udala - Irekita Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzetan izena emateko epea
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Irekita Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzetan izena emateko epea

cabecera empleo y promocioneconomica

Irekita Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzetan izena emateko epea

 

Eusko Jaurlaritzak Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntza hauen helburua Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidea da.

Laguntzak Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreko norberaren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpre­sek eta enpresa txikiek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta haien jarduera honakoen artean badago eta saltegia Euskal Autonomia Erkidegoan badago:

  • 47.71 EJSN taldea: Janzteko arropen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.
  • 47.72 EJSN taldea: Oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea aurkezpen epea martxoaren 30ean bukatuko da (08:59).

Informazio guztia honako estekan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/epercom21/web01-a2merka/eu/

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  • Bi prestakuntza-ekintza mota izango ditu, bata Sopelako langabeentzako edo enplegua hobetu nahian ari direnentzako eta bestea Sopelako profesional autonomoei, ekintzaileei eta enpresentzako. • Eskabide-orria eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus webgunean eta udal bulegoetan daude. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, egun hori barne. Sopelako lan- eta...
article thumbnail  Gaurtik aurrera, leiho berri bat zabalduko da sarean, Sopelako negozioen eta enpresen jarduera bultzatzeko xedez. “Made in Sopela” tokiko kontsumoaren inguruan kontzientziatzeko eta aktibatzeko kanpainaren bigarren fasearekin jarraituz, www.madeinsopela.com webgune berria jarri da abian, zeinetan hainbat sektoretako 90 kidek baino gehiagok hartu duten parte. Gidaliburu honek, gainera, bertsio...
article thumbnail  Eusko Jaurlaritzak Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntza hauen helburua Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa...
article thumbnail  2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia