Sopelako Udala - Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea

cabecera empleo y promocioneconomica

Zabalik Getxo Itsas Huben espazioak eskatzeko epea

 

2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak daude, eta erreferentziako profesional bikainak eta surf-eskolak dituzte. Azken urteotan, udalerri biak modu aktiboan ari dira lanean surfaren sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak diseinatuz, garatuz eta martxan jarriz, baita horien inguruko komunikazioa landuz ere.

Protokolo horren barruan, Getxok kirol-portuan dagoen "Getxo Itsas Hub" itsas kiroletako ekintzailetza-zentro berrian udal-espazioak okupatzeko eskaera egiteko epea ireki du. Enpresa-zentro eta berrikuntza-polo hau Legealdiko Planaren proiektu estrategikoa da eta horren helburua da udalerrian enplegua eta inbertsioa sortzea, erakartzea eta atxikitzea.

Getxo Itsas Hub" 230 m2-ko lokal batean dago. Instalazio horiek 18 lanpostu eta erabilera anitzeko aretoak eta bilera-gelak hartuko dituzte. Aretoek, malgutasunez, ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere hartu ahal izango dituzte. Okupazioaren prezioa hilean 75 eurokoa izango da lanpostu bakoitzeko + BEZ.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Getxoko pertsona fisikoek eta erakundeek, edo udalerrian lan egiten dutenek, baldin eta jarduera garatzeko lan-eremu bat behar badute, betiere ekonomia-sustapenarekin zerikusia badute. Proiektuen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxon eta Bizkaian egoitza izatea, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratuko dira.

Gehienez 2 lanpostu ezarri dira enpresa-proiektu bakoitzeko, eta lokalen erabilera urtebetekoa izango da, beste urtebete batez luzatzeko aukera izanik.

Eskaeraren aurkezpena

  • Otsailaren 12tik martxoaren 15era
  • Eskaerak Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-AEBren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus , nire kudeaketak etxetik  -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua “Getxo Itsas Hub 2021 eskaera”.

Informazio gehiago:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. eta www.getxo.eus/getxolan

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, egun hori barne. Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzea da, egoitza fiskala, soziala eta lantokia Sopelan duten enpresa sortu berrien jarduera abian jartzeko behar den inbertsioa diruz lagunduz. Sopelako Udalak 2022ko urteko deialdi publikoa gaitu du “Sope-lan”...
article thumbnail Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak luzatu egin du udalerriko ostalaritza-sektorean kontsumoa sustatzeko abian jarritako “Sopela On egin! Gastro-Bonuak 2022” kanpainaren baitan bonuak erosteko epea. Interesa duten guztiek uztailaren 31ra arte eskuratu ahal izango dituzte bonuak.Kanpainari atxikitako establezimenduak hauek dira: Sopelako Batzokia, Burguer Vasca Sopela, Ertza...
article thumbnailEkainaren 24an SOPELA NETWORKING zerbitzuari ekingo zaio berriro, kontaktuak egiteko eta negozioa sortzeko aukera gisa sortutako gosari-topaketak.Planteatutako helburua esperientziak, kezkak, ikuspuntuak, negozio-aukerak eta markaren ikusgarritasuna partekatzea da. Ideiak eta iritziak trukatzea eta kontaktuak, sareak egitea. Izan ere, hemen dago gure negozioa, Sopelan.Laburbilduz:• Sopelan sinergia...
article thumbnail•    Bi kanpainen helburua udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da.Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak “Sopela On egin! Gastro-Bonuak 2022” eta “Bono-Denda Sopela 2022” bonu kanpainak jarri ditu martxan udalerrian kontsumoa sustatzeko hekburuarekin. Bi kanpaina horien xedea udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-sektorean erosketak sustatzea da,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia