Sopelako Udala - Sopelako Udalak soldadura elektriko bidez fabrikatzeko eta muntatzeko ikastaroa abiarazi du
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak soldadura elektriko bidez fabrikatzeko eta muntatzeko ikastaroa abiarazi du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak soldadura elektriko bidez fabrikatzeko eta muntatzeko ikastaroa abiarazi du

 

  • Martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales).
  • Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan.

Gizarteratze eta laneratze eta birziklatze profesionalerako enplegagarritasuna sustatu eta hobetzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, “Soldadura elektriko bidez fabrikatzeko eta muntatzeko ikastaroa eta homologazio-proba” izeneko ikastaroa jarri du abian. Espezialitate horrek garrantzi handia du sektorean bertan.

Udaletik “egunez egun lanean jarraitzen dugu enplegua sortzeko, sopeloztarren enplegagarritasuna hobetzeko eta udalerriko ekonomia garatu eta sustatzeko. Hain zuzen, horiek izan dira garatzen ditugun politiken ardatz eta helburu nagusiak” baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. “Garai eta eskaera berrietara egokitu gara. Badakigu gaur egun enpresek homologazio-ziurtagiria duten langile kualifikatuak behar dituztela, hori dela eta, abiarazi dugun ikastaro honen bidez, parte-hartzaileei trebakuntza emango zaie proba bat egiteko eta ATISAE ingeniaritzaren ziurtagiria lortzeko”, gaineratu du.

180 orduz osaturiko ikastaroa, martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales) eta hiru moduluz osaturik egongo da. Edukia teorikoa eta praktikoa izango da eta ikuskapen bisualak eta erradiografikoak gainditzen dituzten ikasleei ATISAE ingeniaritzak homologazio-ziurtagiria emango die soldadura elektrikoaren espezialitatean.

Parte hartu ahal izateko, eskatzaileek, besteak beste, Sopelan erroldaturik egon beharko dute, enplegu-eskatzaile izan beharko dute, 18 urte beteak izan beharko dituzte.

Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan. Hautatutako pertsonen zerrenda Udaleko iragarki-taulan publikatuko da eta martxoaren 12tik aurrera sartuko da indarrean.

Ikastaroaren oinarriak: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/44-enplegu-eta-sustapen-ekonomikoa-empleo-y-promocion-economica

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Guztira, 6.425 bonu jarri dira zirkulazioan, eta 18 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte 2022ko otsailaren 28ra arte (edo agortu arte). Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpaina jarri zuen martxan pasadan  abenduaren 17an. Kanpaina hau 2022ko otsailaren 28ra arte egongo da abian.47 establezimendu atxiki dira kanpainara: ile-apaindegiak eta estetika-zentroak,...
article thumbnailLankidetza hau 2019an hasi zen bi udaletako hainbat arloren artean, eta proiektu erreferente bihurtu da Bizkaian, eta sektore horri balioa eman nahi dio merkatuaren eta haren jarraibide berrien aurrean. Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Josu Landaluze Sopelako alkateak lankidetza-protokoloa berritu dute gaur, surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren garapena eta hazkundea...
article thumbnailEnplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko prestakuntza-gelan, Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketen hirugarren gosaria egingo da azaroaren 12an. Sopela Networking Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiarazitako dinamizazio-programa da.Topaketa 07:30etik 09:30etara egingo da eta bertaratzen direnentzat...
article thumbnailSopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan, Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia