Sopelako Udala - EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko 2021eko laguntzak

EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko 2021eko laguntzak

 

EAEko turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko laguntzen oinarriak ezarri dira.

Laguntzak honakoei zuzenduta daude:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak eta besteren konturako langile-taldea dutenak.

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak.

d) Garraio turistikoko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidak.

Orobat, a), b) eta c) letretan aipatutako establezimendu eta enpresek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen egon beharko dute inskribatuta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

Informazio guztia: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2100583e.shtml