Sopelako Udala - Sopelak gazteen ekintzailetza sustatzeko “Googaz 3.0” ekimenean parte hartu du, herriko merkataritza bultzatzeko xedez

Sopelak gazteen ekintzailetza sustatzeko “Googaz 3.0” ekimenean parte hartu du, herriko merkataritza bultzatzeko xedez

 


Hirugarren urtez jarraian Sopelak “Googaz 3.0” ekimenean hartuko du parte Millenial inkonformistek sortutako mugimendua da, Euskadiko gazteei ekitera eta beren bizitzen jabe izatera motibatzeko helburua duena. Iniziatibak gazteen belaunaldia era fresko eta berritzaile batean eraldatzean datza.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “jakitun gara gure inguruan dagoen motibazio krisiaz eta gauzak ezin dira hala jarraitu. Pertsona orok talentua dugula uste dugu, bakoitzak berea. Pertsona arruntak gara, baina gauza ikaragarriak egiteko jaioak. Horregatik gara gure etorkizunaren sortzaile. Askotan, talentu horiek itzalpean gelditzen dira, eta horregatik gaude gu hemen. Googaz 3.0n gazteen abileziak bultzatuko ditugu, beraien bidea gidatu dezaten”.

Sopelak, Googazeko lehen eta bigarren edizioan parte hartu zuen jada eta hirugarren edizio honetan ere jardungo du. Enplegu eta Ekonomia Sustapenetik “gazteak tokiko merkataritzara hurbiltzea helburu duen ekimen honetan parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu” baieztatu du Teresa Fernández zinegotziak. Pandemiak Sopelako merkataritza gogor astindu du, hortaz, orain, inoiz baino gehiago “azken urteotan kontsumo-ohituretan gertatzen ari den aldaketaren ondorioz jada ahuldutako sektore hau bultzatu behar dugu” gehitu du.

Googaz 3.0 mugimenduaren helburuak eta onurak asko dira, bai parte hartzaileentzat, udalerriarentzat eta baita tokiko komertzioentzat ere, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

Googaz 3.0 otsailaren 13an hasiko da, 10:00etatik 20:00etara, betiere, Covid-19 prebentzio-neurriekin jarduteko protokoloaren neurriak betez. Topalekua Sopelako Formakuntza Gela - Enplegu eta Sustapen ekonomikoa izango da, Sabino Arana 2, 1. kalean (Frontoi eraikinean).

Googaz 3.0-ren 3 faseak

Lehenengo fasean talde bakoitzak (18 eta 30 urte bitarteko 2-3 gazte) Googaz 3.0 web orrian ( www.googaz.eus ) erreserbatuko du irteera ordua.  “Scape The Herria”-ren barruan sortutako dinamiken bidez (Sopelako kaleetan zehar burutuko den jokoa), gazteek aukera izango dute tokiko komertzioaren egoera ezagutzeko eta bertara hurbiltzeko. Ondoren, komertzio bultzatzeko konponbide berritzaileak proposatuko dituzte talde lanari esker. Azkenik, Googaz 3.0ko epaimahaiak proposamen guztiak baloratuko ditu, eta 2. fasean parte hartuko duen talde irabazlea hautatuko du.

Sopelako talde irabazlea Bizkaiko Kopan izango da, Bizkaiko herri desberdinetako talde irabazleekin lehiatuz. Bigarren fasean, zenbait proiektu ezagutuko dituzte inspirazio-iturri gisa, lehen fasean sortutako irtenbideak aberasteko. 2. fasea 3 talde irabazleekin amaituko da, euskal probintzia bakoitzeko bat.

Probintzia bakoitzeko 3 talde irabazleek Europatik zehar 10-15 egunez bidaiatuko dute. Bidaia uztailean egingo da, helburua beste herrialde batzuetako tokiko komertzioetan ematen diren praktika onak aztertzea da. Bukaeran, behatutako joerak memoria batean islatuko dira, ondoren Sopelako udalari entregatu eta beronek herriko komertzio guztietan banatzeko.

Sopelako Scape-an parte hartu nahi duten gazteek honako estekaren bitartez eman beharko dute izena: https://www.googaz.eus/event-details/googaz-3-0-sopela-1m