Sopelako Udala - Martxan da "Aktibate Klik Sopela" bonuen kanpaina, otsailaren 28ra arte indarrean egongo dena

Martxan da "Aktibate Klik Sopela" bonuen kanpaina, otsailaren 28ra arte indarrean egongo dena

Gaurtik hasi eta otsailaren 28ra arte, martxan izango da “Aktibate Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpaina. Guztira Sopelako 58 merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-establezimenduk egin dute bat ekimenarekin.  

Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarri ditu zirkulazioan (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago). Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren.

Kontsultatu hurrengo estekan kanpainara atxiki diren establezimenduen zerrenda: 

http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/44-enplegu-eta-sustapen-ekonomikoa-empleo-y-promocion-economica