Sopelako Udala - Udalak “Made in Sopela” abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina berria
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Udalak “Made in Sopela” abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina berria

cabecera empleo y promocioneconomica

Udalak “Made in Sopela” abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina berria

  • Udalerriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoari buruzko kontzientziazioa indartzeko, herritar izatearen harrotasuna sustatzeko eta bisitarien targetaren pertzepzioa handitzeko sortutako tresna da.
  • Sopela Zabalik establezimendu-gida osatzen duten artikuluak eta erreportajeak biltzen dituen argitalpen-aldizkaria da. “Pro” bertsio bat izango du, enpresen topagune gisa balioko duena.
  • Kanpaina markesinetan zein sare sozialetan zabalduko da. Halaber  Udalak binilo erauzgarri bat jarriko du parte-hartzaileen eskura establezimenduetan jartzeko.
 
Tokiko kontsumoari laguntzen jarraitzeko helburuarekin Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen sailaren bitartez, "Made in Sopela" kanpaina abiarazi du. Gaur goizean bertan, Josu Landaluze Sopelako Alkateak eta Teresa Fernández  Enplegu eta Ekonomi Sustapen Saileko zinegotziak kanpaina berriaren xehetasunak aurkeztu dituzte, orain dela gutxi inauguratutako Sabino Arana kaleko prestakuntza gela berrian. Udalerriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoari buruzko kontzientziazioa indartzeko, herritar izatearen harrotasuna sustatzeko eta bisitarien targetaren pertzepzioa handitzeko sortutako tresna da “Made in Sopela”.
 
Udaletik beste behin ere indartu egiten dugu udalerriko enpresa-, merkataritza- eta ostalaritza-sarearekiko dugun konpromisoa. Izan ere, orain arte ekintza asko egin dira tokiko ekonomiaren hainbat sektorerekin, baina, gaur egun, eta pandemiak eragindako egoera ekonomikoa dela eta, beharrezkoa da lanean jarraitzea eta Sopelako pertsona autonomo, merkatari, ostalari eta enpresei laguntzea” adierazi du Josu Landaluze alkateak. Halaber, gaineratu nahi izan du, “ahaleginak batu, komunak diren beharrak lerrokatu eta sinergiak bihurtu behar dira, irtenbide berritzaile gisa”.
 
 
Teresa Fernández Enplegu, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Turismoko zinegotziak, zehaztu duenez “Laburbilduz, aurten 240.000 euro inguru inbertitu ditugu dendari eta hurbileko negozioei laguntzeko kanpainak eta ekintzak sortzeko. Beste batzuen artean, honakoak nabarmentzen dira: enpresen beharren diagnostikoa, Covidak establezimenduetan eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko laguntza bereziak, saltokiak eta negozioak digitalizatzeko pildora informatiboak eta erosketa-bonuen kanpainak. Gainera, ekintza hauetaz gain, hiru ildotan diharduen eta enpresa-proiektu berriak sortzera, lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzera eta langabetuak kontratatzera bideratutako hainbat alderdi biltzen dituen Sopela Laguntza Programa jarri dugu martxan”.
 
Publiko orokorrari zuzendua, “Made in Sopela” Sopela Zabalik (www.sopelazabalik.eus) establezimendu-gida osatzen duten artikuluak eta erreportajeak biltzen dituen argitalpen-aldizkaria da, udalerriko merkataritza-erakargarritasuna sustatzera eta haren kokapena sektoreka erraztera bideratua. Ahalik eta jende gehiagora heltzeko xedez, argitalpenak inprimatutako bertsio bat, zein bertsio digital bat izango du. Lehenengoa parte hartzen duten establezimenduetan banatuko da, eta bigarrena, aldiz,  madeinsopela.com plataforman kontsultatu ahal izango da eta www.sopelaudala.org udal webgunetik ere sartu ahal izango da.
 
Aipatzekoa da ere, “Made in Sopela” kanpainak “Pro” bertsio bat izango du, enpresen arteko topagune gisa balioko duena. Konkretuki, saltokiei eta negozioei zuzendutako gida digital bat da, Sopelako enpresen arteko harremana errazteko eta sare lokal bat sortzeko. Gida honetan parte hartzeko, nahikoa izango da enpresa bakoitzaren jarduera erraztea eta kontaktu pertsonal bat identifikatzea. Informazio gehiago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edota 94 416 54 11 telefonoan.
 
Azkenik, Sopelako alkateak, Josu Landaluzek, aukera aprobetxatu du sopeloztar guztiak Sopelan kontsumitzera animatzeko, “guztion artean Sopela indartsuago egin behar dugu, gure dendetan erosiz, gure ostalaritzaz gozatuz eta gure profesionalengan konfiantza izanez, Sopela egiten dugu. Horixe da, hain zuzen ere, “Made in Sopela” kanpainaren  funtsa”.
 
Merkataritza, ostalaritza, zerbitzuen sektorea eta enpresak sustatzeko ekintza honen berri emateko, kanpaina markesinetan zein sare sozialetan zabalduko da. Halaber  Udalak binilo erauzgarri bat jarriko du parte-hartzaileen eskura establezimenduetan jartzeko eta sopeloztarren artean ideia zabaltzeko asmoz. 
 
 
 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Gaurtik aurrera, leiho berri bat zabalduko da sarean, Sopelako negozioen eta enpresen jarduera bultzatzeko xedez. “Made in Sopela” tokiko kontsumoaren inguruan kontzientziatzeko eta aktibatzeko kanpainaren bigarren fasearekin jarraituz, www.madeinsopela.com webgune berria jarri da abian, zeinetan hainbat sektoretako 90 kidek baino gehiagok hartu duten parte. Gidaliburu honek, gainera, bertsio...
article thumbnail  Eusko Jaurlaritzak Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntza hauen helburua Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa...
article thumbnail  2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak...
article thumbnail  Martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan. Gizarteratze eta laneratze...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia