Sopelako 58 establezimenduk egin dute bat “Aktibatu Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpainarekin
- Bisitak: 1080
Atxikitako saltokiek abenduaren 15etik 17ra jaso ahal izango dituzte bonuak, 9:00etatik 13:30era, Sopelako Udaletxean. Bonuekin batera kanpaina identifikatzeko kartela eta jarraibideen orria banatuko zaie.
Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarriko ditu zirkulazioan (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago). Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren.