Sopelako Udala - Abenduaren 9 eta 10ean, Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako online topaketa
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Abenduaren 9 eta 10ean, Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako online topaketa

cabecera empleo y promocioneconomica

Abenduaren 9 eta 10ean, Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako online topaketa

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Beazek, Sopela eta Getxoko itsasoa eta irristatze kirolen industriako lan taldeek eta Mondragon Unibertsitateak Interneten bere negozioa garatu, beraien eskaintza erakutsi edota bezeroak eta negozioa erakarri nahi duten Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako bigarren online topaketa bat antolatu dute.

Ekimenak, beste batzuen artean, Sopelako Udaleko laguntza duenak, abenduaren 9 eta 10ean gauzatuko da 9:30etik 12:30era eta zehazki  bela, surf, skate, nautika, urpekaritza etabarren industriaren ekosistemaren enpresei zuzenduta dago, jarduera-eremu guztietan (diseinua, teknologia, ekoizleak, salmentak, banaketa…).

Programan zehar parte-hartzaileek  Mondragon Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua den Lore Iñurritegi Biainen eskutik, Interneten erabilitako esfortsua maximizatzeko bete behar diren gakoak ezagutuko dituzte, hala nola enpresa bezero harreman prozesuaren garapena eta jarraipena ere.

Zehazki programa honakoez osaturik egongo da:

  • Itsasoa eta irristatze kirolen sektorea, aukera bezala interneten.
  • Sektorearen negozioen abiaraztea eta garapen gakoak interneten.
  • Salmenten funnel-a. Nola bilakatu lead-k bezerotan.
  • Zure negoziorako funtsezkoak diren marketing digitalaren tresnak.

Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Bertan, honako datuak adierazi beharko dituzte: parte-hartzaileen izen-abizenak, enpresaren izena, emaila eta telefonoa.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  Gaurtik aurrera, leiho berri bat zabalduko da sarean, Sopelako negozioen eta enpresen jarduera bultzatzeko xedez. “Made in Sopela” tokiko kontsumoaren inguruan kontzientziatzeko eta aktibatzeko kanpainaren bigarren fasearekin jarraituz, www.madeinsopela.com webgune berria jarri da abian, zeinetan hainbat sektoretako 90 kidek baino gehiagok hartu duten parte. Gidaliburu honek, gainera, bertsio...
article thumbnail  Eusko Jaurlaritzak Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntza hauen helburua Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa...
article thumbnail  2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak...
article thumbnail  Martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan. Gizarteratze eta laneratze...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia