Sopelako Udala - Sarekin Ekintzailetzaren Astea
Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sarekin Ekintzailetzaren Astea

cabecera empleo y promocioneconomica

Sarekin Ekintzailetzaren Astea

sarekin 2020

Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa lehen edizioa izango da.

Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sarekin Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da. Guztion artean jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin eta haren fase guztiekin erlazionatuta (ekintzailetza, enpresa proiektuen garapena, enpresen sorrera eta abian jartzea, finantzaketa eta merkatuan egonkortzea). 

Gehiago jakiteko HEMEN sakatu

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail  2019. urtearen amaieran, Sopela eta Getxoko Udalek jarduketa protokoloa sinatu zuten udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta itsas hautsiak...
article thumbnail  Martxoaren 15etik maiatzaren 20ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera (9:00-13:00) Leioako Teknika Profesional Berrien zentroan (Nuevas Técnicas Profesionales). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik, otsailaren 23tik martxoaren 9ra izena ematea Sopelako Udaleko web orrialdeko (www.sopela.eus) Kanpaina atarian edota udal bulegoetan. Gizarteratze eta laneratze...
article thumbnailJoan den larunbatean, otsailak 13, Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Sailak antolatutako "Googaz 3.0” gazteentzako ekimenaren lehenengo fasea ospatu zen Sopelan. Programa horrek beren pentsaera ekintzailea sustatzen du, scape-joko baten bidez gure saltoki eta negozioen  dituzten tokiko erronketan murgilduz. Sopelak hirugarren urtez jarraian hartu du parte ekimenean eta ohikoa den...
article thumbnail EAEko turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko laguntzen oinarriak ezarri dira. Laguntzak honakoei zuzenduta daude:...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia