Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak prestakuntza eskaintza presentzial berria sustatzen du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak prestakuntza eskaintza presentzial berria sustatzen du

  • Lan-arloan zein enpresa arloan antzemandako beharrei aurre egin nahi da, ekintzailetza sustatuz eta sopeloztarren formakuntza bultzatuz.
  • Urrian eta azaroan zehar bi ikastaro antolatu dira, besteak beste: “Elektrodo estali bidez soldatzeko hastapen- eta birziklatze-ikastaro profesionala” eta “Eraldaketa digitalerako eta komunikazionalerako gaikuntza: enpresei eta negozioei aplikatutako tresna teknologikoak”
  • Parte hartu nahi dutenek irailaren 18tik 30era izango dute izena emateko aukera 94 406 55 00 (Luz. 110) telefonoaren bidez,  egoitza elektronikoan edota Udaletxean bertan.

Sopelako Udala, sopeloztarren ekintzailetza sustatzen eta formakuntza bultzatzen jarraitzen du Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez. Horretarako, lan-arloan zein enpresa arloan antzemandako beharrei aurre egiteko xedez, prestakuntza-eskaintza presentzial berria abiarazi du.

Josu Landaluze alkateak adierazi duenez, “Beste behin, Udalak dituen baliabide eta tresna guztiak sopeloztarren esku jartzen ditu. Gure udalerriko behartsuenen beharrizanei erantzun nahi diegu, hori dela eta udalak aurrekontu ahalegina eta kudeaketa ahalegina egiten du herritarren onurarako. Langabezia-tasa murrizten lagundu, ekintzailetza sustatu eta herritarren formazioa bultzatu nahi dugu”.

Zehazki, bi ikastaro antolatu dira. Lehenengoa “Elektrodo estali bidez soldatzeko hastapen- eta birziklatze-ikastaro profesionala” langabe edota enplegua hobetzeko egoeran daudenei zuzenduta dago. Guztira, 10 plaza eskainiko dira, 50 orduz osaturik dago eta urriaren 5etik 19ra egingo da (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00) Leioan (Nuevas técnicas profesionales).

Bigarren ikastaroa, “Eraldaketa digitalerako eta komunikazionalerako gaikuntza: enpresei eta negozioei aplikatutako tresna teknologikoak”, bestalde, modulu anitzez osaturik dago. Hasteko, “Sopelako langabe edo enplegua hobetzeko bidean daudenentzako prestakuntza-moduluak” izenekoa urriaren 5etik 23ra egingo da (astelehenetik ostegunera 9:30-13:30) Sabino Arana 2 kaleko udal lokaletan eta 110 orduko iraupena izango du. Jarraitzeko, bigarren modulua “Sopelako profesional autonomo, ekintzaile eta enpresariei zuzendutako 6 prestakuntza-pilula” urriaren 14tik azaroaren 18ra arteko asteazkenetan egingo da lehen aipatutako Sabino Arana kaleko udal lokaletan.

Gauzak horrela, hain zuzen ere, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapenaren Sailak ekimen hau abiarazi du “sopeloztarren lanbide-gaitasuna hobetzeko eta euren ahalmen tekniko eta estrategikoak areagotzeko” adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 18tik 30era izango dute izena emateko aukera 94 406 55 00 (Luz. 110) telefonoaren bidez, egoitza elektronikoan edota Udaletxean bertan (baita Enplegu eta Ekonomi Sustapen Departamentuan). Izena emateko inprimakia eta deialdiaren oinarriak pertsona interesdunen esku daude https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx helbidean edo udal-bulegoetan.

1.- ELEKTRODO ESTALI BIDEZ SOLDATZEKO HASTAPEN- ETA BIRZIKLATZE-IKASTARO PROFESIONALA (50 ordu)

  • Norentzat: Langabeak eta/edo enplegua hobetzeko egoeran daudenak, aurretiko ezagutza izan edo ez (10 plaza).
  • Iraupena: 2020ko URRIAREN 5etik 19ra.
  • Ordutegia: 9:00-14:00, astelehenetik barikura.
  • Lekua: NUEVAS TÉCNICAS PROFESIONALES (LEIOA)

2.-  ERALDAKETA DIGITALERAKO ETA KOMUNIKAZIONALERAKO GAIKUNTZA: ENPRESEI ETA NEGOZIOEI APLIKATUTAKO TRESNA TEKNOLOGIKOAK

Honako hauek ditu:

2.1. SOPELAKO LANGABE EDO ENPLEGUA HOBETZEKO BIDEAN DAUDENENTZAKO PRESTAKUNTZA-MODULUAK (110 ordu)
1.MODULUA. AHOLKULARI DIGITALA (50 ORDU).

2. MODULUA. TRESNA TEKNOLOGIKOETARA HURBILTZEA  ETA ENPRESAKO SAIL NAGUSIETAN APLIKATZEA (60 ORDU).

 Iraupena: 2020koURRIAREN 5etik AZAROAREN 23ra.

Ordutegia: 9:30-13:30, astelehenetik egunera.

 Lekua: Udal lokalean, Sabino Arana 2, 1.a  Sopela

 

2.2. SOPELAKO PROFESIONAL AUTONOMO, EKINTZAILE ETA ENPRESARIEI ZUZENDUTAKO 6 PRESTAKUNTZA-PILULA 2020/10/14

 ALDAKETAREN KUDEAKETA ETA KULTURA TEKNOLOGIKOA EGOERA SOZIO-EKONOMIKO BERRIAN.
2020/10/21

 MARKETIN DIGITALA.
2020/10/28

 ERPetara HURBILTZEA (IRTENBIDE INFORMATIKOAK). NEGOZIOAREN ERAGINKORTASUNA ETA PRODUKTIBITATEA HOBETZEA.
2020/11/04

 VISUAL-MERCHANDISINGA, ERAKUSLEIHO-APAINKETA ETA PAKETERIA AURRERATUA.
2020/11/11

 MERKATARITZA-MARKA ETA BEZEROEN FIDELIZAZIOA.
2020/11/18

 DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK BILATZEA, TRAMITE TELEMATIKOA ETA TICKET BAI (foru-ogasunen fakturazio-sistema berria).

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailGaurtik hasi eta otsailaren 28ra arte, martxan izango da “Aktibate Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpaina. Guztira Sopelako 58 merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-establezimenduk egin dute bat ekimenarekin.   Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez, Sopelako Udalak 8.635 bonu jarri ditu zirkulazioan (lehenengo edizioan baino...
article thumbnailUdalerriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoari buruzko kontzientziazioa indartzeko, herritar izatearen harrotasuna sustatzeko eta bisitarien targetaren pertzepzioa handitzeko sortutako tresna da. Sopela Zabalik establezimendu-gida osatzen duten artikuluak eta erreportajeak biltzen dituen argitalpen-aldizkaria da. “Pro” bertsio bat izango du, enpresen topagune gisa...
article thumbnail“Aktibate Klik Sopela” tokiko kontsumo-bonuen kanpainara atxikitzeko epea amaitu ondoren, Sopelako Udalak jakinarazi du guztira Sopelako 58 merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-establezimenduk bat egin dutela abenduaren 18tik otsailaren 28ra bitartean egingo den kanpainarekin.Atxikitako saltokiek abenduaren 15etik 17ra jaso ahal izango dituzte bonuak, 9:00etatik 13:30era, Sopelako...
"Bizkaia Bono Denda" Kanpaina
2020eko abenduaren 09a
article thumbnail  Desde el Ayuntamiento de Sopela se ofrece enlace con información sobre la campaña de Bizkaia Bono Denda:  bonos impulsados por la Diputación Foral de Bizkaia para fomentar el consumo en el comercio local por la cual , quien adquiera uno de estos bonos pagará por ellos 15 euros y, a cambio, podrá hacer un gasto de 30 euros en cualquiera de los establecimientos adheridos a la campaña. Periodo de...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia