Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Zabalik da Bulego Teknikoko arduradun lanpostua betetzeko deialdia

cabecera empleo y promocioneconomica

Zabalik da Bulego Teknikoko arduradun lanpostua betetzeko deialdia

2020ko abuztuaren 17an, astelehena, bulego teknikoko arduradun lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketan izena emateko epea hasi zen. Lanpostua hutsik dago lanpostuen zerrendan eta karrerako funtzionarioentzat erreserbatuta.

Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2020ko abuztuaren 17ko 221. Beraz, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpena BOEn argitaratu eta biharamunetik hasita, abuztuaren 18tik irailaren 14ra.

Eskabidean, baldintzak betetzen direla adieraziko da, eta alegatu, identifikatu eta behar bezala egiaztatuko dira alegatutako merezimenduak, eta horien frogagirien kopia aurkeztuko da, laugarren oinarriarekin bat.

Prozesua arautzen duten oinarriak 2020ko uztailaren 21eko BAOn argitaratu dira, 138. zenbakian, eta 2020ko abuztuaren 7ko 150. zenbakian zuzendu dira. Informazio guztia eta tramiteak esteka honetan kontsulta daitezke (oposizioen ataria):

https://sopelarin.sopelana.net/Oposiciones/WebOposiciones

Halaber, oposizioen atarian ez ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

Sarekin Ekintzailetzaren Astea
2020eko urriaren 20a
article thumbnailBizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa lehen edizioa izango da. Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sarekin Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da. Guztion artean jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin eta haren...
article thumbnailGune berriak Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako Sailetik abian jartzen diren prestakuntza-ekintzak, tailerrak eta hitzaldiak hartuko ditu beregain bereziki; beraz, Udalak langabetuei eta udalerriko enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu asko bilduko ditu. Sopelako Udalak 2.500 euro inguru inbertitu ditu. Klaseak bi espazio ditu, batek 12-15 lagunentzako lekua du eta besteak, 6 lagunentzako....
article thumbnailLan-arloan zein enpresa arloan antzemandako beharrei aurre egin nahi da, ekintzailetza sustatuz eta sopeloztarren formakuntza bultzatuz. Urrian eta azaroan zehar bi ikastaro antolatu dira, besteak beste: “Elektrodo estali bidez soldatzeko hastapen- eta birziklatze-ikastaro profesionala” eta “Eraldaketa digitalerako eta komunikazionalerako gaikuntza: enpresei eta negozioei aplikatutako tresna...
article thumbnailEskariak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus  web gunean edota udal bulegoetan daude eskuragai. Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia