Sopelako Udalak gazteen artean ekintzailetza eta enplegua sustatuko du Googaz Sopela 2019 jardunaldiaren bitartez


Sopelako Udala, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez, Googaz Sopela 2019 Jardunaldia antolatu du gazte sopeloztarren artean ekintzailetza eta enplegua sustatzeko Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) bidez. Ekimenak Kopa Bizkaian lehiatzeko aukera eskainiko du eta irabazle izatekotan, Mexikoko Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartu ahal izango dute gazteek.

Googaz Millenial inkonformista talde batek sortutako mugimendua da. Helburu nagusia Bizkaiko gazteak motibatzea da, ekintzailetza sustatuz eta beren bizitzaren jabe eta jabe sentiaraziz. Ekimen berri honek gure egungo belaunaldia era fresko eta originalean  goitik behera aldatu nahi du.

Gauzak horrela,  Bizkaiko 8 udalerritako gazteek apirila eta ekaina bitartean parte hartuko dute proiektu honetan. Lehenengo eta behin, ihes-joko baten bidez GJHak ezagutzen duten bitartean taldeka egingo dute lan. 3 talde onenak Bilbon ekainaren 8an ospatuko den Kopa Bizkaiara pasatuko dira. Okasio honetan Garapen Jasangarriaren Helburuei aurre egiteko proiektuak sortuko dituzte mentore eta adituen laguntzarekin. Talde irabazlea Mexikon jarraituko da proiektu berritzaileak garatzen.


GOOGAZ, 3 fasetan banatutako proiektua

Aurtengoa GOOGAZ proiektuaren bigarren edizioa izango da. Oraingoan Bizkaiko gazteek Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan egingo dute lan eta proiektua hiru fasetan banatuta egongo da.

Izen-emateak: https://www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela