Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

 


  • Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen.

Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzi Teresa Fernandezek azaldu duenez bi egunetan ospatuko den topagune honetan parte hartzen dutenek “arlo asko langai dituen eremua izango dute euren proiektuak bultzatzeko, finantzabideak aurkitzeko, prestakuntza, harremanak lantzeko...”. Izan ere,  Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak berak antolatu du Sopela Business Market. Ekimen hau hirugarren urtez egingo da, aurreko urte biotan arrakasta izan ondoren.

Aurten berriro ere “gure udalerrian ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko helburua” mantentzen da, baina horretaz gain “garrantzi handiagoa eman nahi zaie ekintzaileei”. Horregatik gune gehiago diseinatu dira, euren proiektuak “ageriago izan daitezen, asmoak azaltzeko txandak antolatu dira, hau da, jendaurrean aurkeztu ahal izango dituzte euren ekimenak”, nabarmendu du zinegotziak. Halaber, aurreratu duenaren arabera SBM3-an hiru mintegi martxan jarriko dira, “ekintzaile guztiek dituzten trebetasunak hobetzeko”.

Oraingoan networking topaketak bi egunetan mantenduko dira eta gainera, “bazkaltzeko ordua aprobetxatuko dugu  Pintxo networking-arekin lanean jarraitzeko”. Bestalde, SBM-ren 3 jardunaldirako egindako programan erakusketa guneak izango dira eta mahai-inguru eta berbaldiak ere antolatuko dira. Bertan “eskualdeko eskarmentu handiko ekintzaileak euren ikuspegia azalduko dute”.

Autoritateek eskainitako inaugurazio instituzionalaren ondoren mahai-inguru bat izango da, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzaren inguruan jardungo duten. Hortik aurrera eta bi egunetan zehar, instituzio, enpresa eta business angels-etako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Zentzu horretan “parte-hartzaileek bilatzen dutena aurkitzea espero dugu, hots, finantziazioa, formazioa edota kontaktuak” adierazi du Teresa Fernándezek. Bukatzeko, Sopelako bizilagun guztiak gonbidatu nahi izan ditu martxoaren 13 eta 14an Kurtziotik pasatzera, sarrera doakoa izango baita leku kopurua bete arte.

Egitaraua: http://sopelaudala.org/images/pdfs/business_market_2019.pdf

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.Tailerraren helburu nagusia proiektu baten...
article thumbnailLangabe edo enplegua hobetu nahi dutenei zuzenduta dago. Maiatzaren 27an hasiko da eta 12 eguneko (60 ordu) iraupena izango du. Interesa dutenek maiatzaren 6tik 22ra eman beharko dute izena. Oinarriak eta izena emateko orria udal‑bulegoetan eta www.sopela.eus web gunean daude eskuragarri. Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar...
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak apirilaren 27rako Rollit Girl Sopela Jardunaldia antolatu du adin guztietako emakumeentzat. Helburua kirol industriaren garapen ekonomikoari laguntzea, eta emakumeen ahalduntze profesionala sustatzea da. Landaluze kalean izango da 11:00ak eta 20:00ak artean. Egun osoan zehar emakumeentzako skate‑lehiaketak, probak, tailerrak, kontzertuak eta...
article thumbnail Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarrituta, ekimenak Kopa Bizkaian eta Mexikoko Bootcamp IATAn parte-hartzeko aukera eskainiko du. Lehenengo fasea Sopelan ospatuko da apirilaren 13an, 11:00ak eta 20:00ak artean. Parte hartu nahi dutenek honako helbidean eman beharko dute izena: www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela  Sopelako Udala, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez, Googaz...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia