Sopela bere surf eta parapente enpresen eraldatze digitala indartzearen alde

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, udalerriko surf eta parapente eskolen lehiakortasuna hobetzeko, sektoreko enpresen berrikuntzaren eta eraldatze digitalaren sustapenean ardaztutako, programa aitzindari bat abiarazi du. Surfak sortzen duen turismoa Sopelako garapen ekonomikorako ardatz estrategikoa da eta, parapentearen kasuan, balio erantsia ematen dio Sopelari gainerako Bizkaiko lurraldean gutxi hedatuta dagoen jolas eta kirol jarduera izanagatik.   

Ekonomia Sustatzeko Sailak programan parte hartu nahi duten  aisiako eta astialdiko enpresei, Bloowatch izeneko, kudeaketa espezializatuko software baten zerbitzua eskaintzen die, zeinak urte baten zehar bere negozioen kudeaketarako plataforma digital bat izatea ahalbidetzen dien. Sistema digital aitzindaria da Estatuan, baina Europan eta Amerikan dozenaka enpresek erabiltzen dute jada bere bezeroei ematen dizkien zerbitzuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko.  

Programak surf eta parapente eskolentzako bere negozioetako giza baliabideen kudeaketa, online egindako erreserba, bezeroen fitxategien kudeaketa eta online marketina bezalako sailetan eraldatze digitalaren inguruko aholkularitza zerbitzuak ditu. Programak Sopelarako “Surf eta parapente industriaren garapen jasangarrirako Jardunbide Egokien Gida” baten edizioa ere aurreikusten du.  

Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko zinegotziak, programa hau sektore turistikoko tokiko industriak digitalizazioan sartzeko aukera bat dela deritzo, “ekonomia erabat aldatzen ari den prozesu atzeraezina, eta oraingoz, berrikuntzaren eragile nagusia da, enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna bultzatuz eta ongizate kolektiboa hobetuz”.

Bloowatch (www.bloowatch.com), Bizkaian kokatutako enpresa, sistema liderra da surf eskola eta turismo aktiborako kudeaketa, erreserba eta komunikazioan. Eskola hauetako jardueren agendaren kudeaketa oso espezializatu eta berritzailean oinarrituz –eguraldia eta mareak bezalako parametro nagusiak sartuz ikastaroen edo alokairuen kudeaketa errazteko-, sistemak enpresa hauekin lotutako zerbitzu guztiak garatzea eta automatizatzea ahalbidetzen du.  Bloowatch, une honetan hedapenaldi bete-betean dago merkatu berriak irekiz mundu osoko herrialdeetan.