Sopelako Udalak soldadurako profesional gisa trebatzeko ikastaro bat antolatu du

 

Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar daitezen, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, soldadurako profesional gisa trebatzeko ikastaro bat jarri du martxan.

Gaur egun, industria‑arloko enpresak soldadurako profesional ugari eskatzen ari dira, soldadura oso erabilia baita ia arlo produktibo guztietan, besteak beste, autogintzan, petrokimikan, untzigintzan, ekipamendu‑ondasunei lotutako jardueretan, eraikuntzan, eta, bereziki, egitura metalikoen eraikuntzan.

Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak adierazi duenez, “beste behin, Udalak, ahalegin ekonomiko eta kudeaketazkoa egin du, zeinarekin enplegua sortu, enplegagarritasuna sustatu eta sopeloztarren bizi‑kalitatea hobetu nahi dugun”. Ildo horretan, Teresa Fernández Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Zinegotziak gehitu nahi izan du “prestakuntza guztiontzako elementu klabe bat da, baina bereziki birziklatu eta lan‑merkatuko eskari berrietara egokitu behar duten langabeentzako”.

Ikastaroa azaroaren 26an hasiko da, eta honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 9:00tatik 14:00etara. teoriko-praktikoa izango da, 10 eguneko iraupena(50 ordu) izango du eta banakako kabinetan emango da. Ikastaroa Nuevas técnicas profesionales-ek zuzenduko du eta Leioan duen egoitzan emango da (Iturriondo Kalea, 10, geltokiaren ondoan).

Leku-kopurua mugatua izango da (gehienez 10 pertsona), beraz, parte hartu nahi dutenek azaroak 5 eta 16 artean eman beharko dute izena honako estekaren bitartez: https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx