Udalak Mentoring Sopela, udalerriko pertsona ekintzaile, enpresa eta negozioentzako programa jarri du abian


Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, Sopela Mentoring formakuntza Programa sortu du ekintzailetza eta mentorizazioa -Sopelako pertsona ekintzaile, enpresa eta negozioei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua- bultzatzeko.

Horretarako Secot Bizkaia erakundearen laguntza izango du. Secot Bizkaia Bilbon 1991n eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta sektore desberdinetako (ingeniariak, ekonomistak, abokatuak edo informatikoak, etab.) profesionalak izan diren 40 boluntario taldekatzen ditu, zeinek eskuzabalki, bere denbora, ezagutza, kontaktuen sarea eta esperientzia eskaintzen dizkieten ekintzaile edo enpresa sortu berri txikiei edo erronka berriei aurre egiteko beharrizanak dituztenei, bere jarduera ekonomikoa ezartzeko eta garatzeko jarduketan laguntzeko.

Mentoring Sopela, pertsona edo talde gidatu bakoitzaren beharrizanen arabera, era pertsonalizatuan gauzatzen den programa da, puntualki edo zenbait hilabetetan zehar, bere negozioa hobeto ezartzeko edota finkatzeko edo erronka berriei aurre egiteko parte hartzaileen ahalmen eta gaitasunak sustatzeko xedez.  

Faseak:

Halaber, programaren barruan hitzaldi dibulgatzaile eta heziketa-hitzaldiak egingo dira, herritarron ekintzailetzaren aldeko jarrera sustatzeko.

Informazio gehiagorako edota izen-emateak: