III. Sopela Business Meeting: Surfaren estrategia digitala

Sopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizioak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroekin harremana errazagoa izan dadin, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira. Izan ere, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia baitute, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta geroz eta enpresa gehiagoren bilakaerari eragiten diote.

Surfaren industriako hainbat profesionalen partaidetza izango du, bai eta informazioaren teknologiako eta ekintzailetzako adituena ere. Irailaren 20an Kurtzio Kultur Etxean egingo den ekitaldian izango direla baieztatu dutenen artean, Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnaren arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia, besteak beste.

Sopela Business Meeting ekitaldian parte hartuko dute halaber, ekintzaileek, egonkortutako enpresek, profesionalek eta nazioarteko erakundeek. Beraien eskarmentua partekatuko dute, eta estrategia digitalen bilakaerak izan ditzakeen aukera eta erronka nagusiak aztertuko dituzte.

Bilkuran parte-hartu nahi duten norbanako eta enpresek honako helbidean eman dezakete izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .