Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA III. Sopela Business Meeting: Surfaren estrategia digitala

cabecera empleo y promocioneconomica

III. Sopela Business Meeting: Surfaren estrategia digitala

Sopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizioak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroekin harremana errazagoa izan dadin, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira. Izan ere, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia baitute, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta geroz eta enpresa gehiagoren bilakaerari eragiten diote.

Surfaren industriako hainbat profesionalen partaidetza izango du, bai eta informazioaren teknologiako eta ekintzailetzako adituena ere. Irailaren 20an Kurtzio Kultur Etxean egingo den ekitaldian izango direla baieztatu dutenen artean, Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnaren arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia, besteak beste.

Sopela Business Meeting ekitaldian parte hartuko dute halaber, ekintzaileek, egonkortutako enpresek, profesionalek eta nazioarteko erakundeek. Beraien eskarmentua partekatuko dute, eta estrategia digitalen bilakaerak izan ditzakeen aukera eta erronka nagusiak aztertuko dituzte.

Bilkuran parte-hartu nahi duten norbanako eta enpresek honako helbidean eman dezakete izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailAlde batetik udalerrian enplegua sortu, hobetu eta ekonomia sustatzeko eta bestetik, sopeloztarron bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko formazio modulu berri bat jarri du martxan. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute...
article thumbnailSopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizioak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroekin harremana errazagoa izan dadin, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira. Izan ere, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia baitute, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta geroz eta enpresa gehiagoren bilakaerari eragiten diote. Surfaren industriako hainbat profesionalen...
article thumbnail  Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez, “Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” izeneko topaketa antolatu du hurrengo ostiralerako, maiatzak 18. redALDEren V. Topaketaren barruan dagoen ekimen honek, gure inguruneko andrazkoen beharrizan, ideia eta proposamenak ezagutzea eta aukera profesional gehiago eta hobeak dituen ekosistema...
article thumbnail  2017ko uztailetik 2018ko martxoaren 2ra arte 330 formazio ordu egin dira 11 ikastarotan banatuta. Guztira formazioa jaso duten pertsonen artean 142 diploma eman dira (104 emakumezkoei eta 38 gizonezkoei), %25a ekintzailetza prozesuetan murgilduta daude jadanik Sopelan. Beste batzuen artean, Sopelan enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, Sopelako...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia