Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Sopesex

Sopesex

 

“Sex” hitzak hainbat adiera ditu bere baitan; batzuetan, “zer garen” (gizonak-emakumeak) aipatzen du; beste batzuetan, berriz, “zer daukagun” (genitalak), eta gehienetan, “zer egiten dugun” (sexu harremanak). Sopesex-en sexologia horrela ulertzen dugu: sexuak ikertzen dituen zientzia, alegia, emakumeak eta gizonak ikertzen dituen zientzia.

 

Gizonok eta emakumeok izaki sexudunak gara, beraz, gure bizitzetan maskulinoan edo femeninoan egituratzen gara. Norberak eraikuntza sexudun hori modu partikularren bizi eta sentitzen du, eta horren arabera adierazten gara. Hala, bestearengana gerturatzen gara. Egituratzen den beste horrek bere erara sentitzen du, eta bizi eta adierazten da.

 

Orientazioaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Guretzat biografiak dira garrantzitsuak, norbera eraikitzeko, bizitzeko eta sentitzeko, sozializatzeko eta harremanak izateko moduak.

 

Horietako batzuk sexu identitatearekin, sexu desioaren orientazio edota sexu sozializazioarekin lotuta egon daitezke. Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke (isurketa goiztiarra, erekzioaren disfuntzioa, desioan orekarik ez izatea, anorgasmia, baginismoa, sexuarekin kontent ez egotea...).

 

 Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke (bikotean sorturiko gatazkak ebazteko orientazioa, laguntza krisi uneetan, aberaste erotikoa, bizikidetza hobetzeko bitartekoak...).

 

Sopesex Sexologia Orientazio Zerbitzuak, udalerriko gazteei eta euren inguruan bizi diren senitarteko, irakasle, hezitzaile, monitore etab.-i orientazio hurbil eta eragingarria eskaintzeko helburua du. Horretarako Sopelako Kurtzio Kultur Etxean eta telefono bidezko arreta (688891334) eskaintzen da. Horrez gain, zerbitzuarekin kontaktuan jartzeko beste bide batzuk ere errazten dira: helbide elektronikoa ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), skype (orientazio.zerbitzua) eta line aplikazioa (ID: orienta edo 688891334). 

Egutegia:

Urtarrila: 16, 23, 30.

Otsaila: 6, 13, 20, 27.

Martxoa: 6, 13, 20, 27.

Apirila: 3, 10.

Maiatza: 8, 15, 22, 29.

Ekaina: 5, 12, 19, 26.

Iraila: 4, 11, 18, 25.

Urria: 2, 9, 16, 23, 30.

Azaroa: 6, 13, 20, 27.

Abendua: 4, 11, 18.

Telefono zuzena: 94.656.94.81 (ostegunero 18:30etik 20:00etara bakarrik)

Mugikorra: 668 89 13 34

E-posta:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailOsasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi...
article thumbnailCOVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere. Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko...
article thumbnailBeatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekimen berri hau aurkeztu dute gaur. Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.  Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen...
article thumbnailArgitaratu da 2020ko martxoko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia