Sopelako Udala - Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan
Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan

Europako Kayak surf Txapelketa Sopelan jokatuko da irailaren 17tik 19ra Sopela Kosta Festen baitan

  • Barrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere.
  • Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa Ricako eta Argentinako ordezkariak izango dira txapelketan, baita 2019an Perun jokatutako azken munduko txapelketan txapeldun izan zen kayak surfeko euskal selekzioaren bloke osoa ere.


Kayak Surf modalitateko elitea Sopelako Barinatxe hondartzan elkartuko da irailaren 17, 18 eta 19an, Europako Kayak Surf Txapelketaren baitan. Barrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere.

Gaur, 11:30etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egin den aurkezpen ekitaldian, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileei, gaur egungo egoera zailean egindako ahalegin handiagatik: "Kontuan hartuta pandemia egoera bizi dugula, ahalegin hori egiten duten pertsonak eta erakundeak egotea eskertzekoa da". Halaber, "arlo honetan euskal kirolarien maila" goraipatu nahi izan du, izan ere, "azken 6 kayak surf txapelketetatik 5 irabazi dira eta 2019an Perun ospatu zen azken edizioan 12 banakako domina lortu ziren".

Bestalde, Amaia Guenetxea Sopelako Udaleko Alkateordea "harro" agertu da "beste behin ere maila honetako kirol-ekitaldi bat izateaz herrian", eta "antolaketan egindako ahalegin handia" azpimarratu nahi izan du, "Covid-ak eragindako segurtasun-neurriak eta mugikortasun-murrizketak gorabehera, gaur egun modalitate honetako nazioarteko elitea diren 64 kirolariz osatutako kartela biltzea lortu baita".

Gorakada

Kirol honek azken urteotan gorakada handia izan du eta surfaren eta piraguismoaren elementu nagusiak konbinatzen ditu, urak zeharkatzeko modu zeharo ikusgarria sortzeko. Surfaren helburua olatuak nabigatzea da, indarra aprobetxatuz eta maniobrak eginez. Bitartean, piraguismoak bere elementu nagusia hartzen du, ohola, eta pala baten erabilera.

Txapelketa Euskadiko Koparen parte da, euskal zirkuituko sei probetako bat izanik. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa Ricako eta Argentinako ordezkariak izango dira txapelketan, baita 2019an Perun jokatutako azken munduko txapelketan txapeldun izan zen kayak surfeko euskal selekzioaren bloke osoa ere.

Txapelketaren aurkezpenean hizlariek nabarmendu dutenez, Covid-aren ondorioz eratorritako mugikortasun-mugak ez dira oztopo izan proban parte hartuko duten kirolarien kalitatea ziurtatzeko, baieztatuta baitago kategoria gehienetako gaur egungo munduko txapeldunak txapelketan izango direla, hala nola Odei Etxeberria eta Pablo Arrouays Open mailan, EDU Etxeberria Masterrean, Ainhoa Tolosa Emakumeetan, Adrian Oliveras Master Handian edo Iñaki Urbe Junior mailan.


 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Urko Mendi Taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du igande honetarako. Helduentzako irteera 09:00etan izango da, Udaletxeko plazan, Berangoko Ikurriñan lehen kontrola eginez; “hamaiketako” partikularra Beca Grafic-en, bigarren kontrola Sopelmar-en, Udaletxeko plazan bertan amaituz. Ibilbidea 17 kilometrokoa izango da.Txikienek ere, 8 kilometroko ibilaldia egiteko aukera izango...
article thumbnailAdin eta diziplina guztiak barne hartzen dituzten tailer hauek urriaren 4tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira eta aurtengo edizioan, berritasun gisa, zinemaren munduari buruzko tailer interesgarri bat aurkezten dute. Inskripzioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 20tik 26ra egin ahal izango dute eta erroldatu gabeek berriz, irailaren 27tik 29ra. Izena aurrez aurre...
article thumbnailBarrika Piraguismo Taldeak eta Euskal Piraguismo Federazioak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, egun horietan musika eta surfa uztartuko dituen Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazioaren barnean ospatuko da txapelketa hau berriro ere. Oraingo honetan Galiziako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako, Ipar Irlandako, Bretainiako, Danimarkako eta herrialde gonbidatu gisa, Costa...
article thumbnailArlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da. Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, irailaren 14tik 27ra arte. Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia