Zu hemen zaude: Hasiera KULTURA Kurtzio Kultur Etxea

Kurtzio Kultur Etxea

kurtzio

Kurtzio Kultur Etxeak diseinu abangoardista du (airetik ikusita, uso baten eitea du). Eraikinak 1.600 metro koadro ditu guztira, bi solairutan banatuta eta V eran antolatuta. Irisgarria da eta bat egiten du inguruarekin.

Zaldu eremuan kokatuta dago, balearen parketik hurbil. Inguru horretan dagoen asentamendu aurrehistorikoak ematen dio izena.

Eraikina balioanitza denez, zerbitzu aukera handia eskain daiteke bere geletan. Besteak beste, ondoko hauek azpimarratu behar dira:

 

 

  • Herritarrentzako Arreta.Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte. Telefonoa: 94 406 55 05.
  • Gazte Informazio Bulegoa (GIB ). Ordutegia: 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
  • Gaztelekua. 13 urtetik gorako gazteentzat. 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte Telefonoa: 94.656.94.83. E-posta:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. @sopela.eus 
  • Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak. Kultura eta Kirol Sailaren bulegoak Kurtzio Kultur Etxean daude, eta jendaurreko ordutegia 08:00-15:00 Uztailaren 1etik Abuztuaren 31rarte.
  • Ludoteka. Programa hau Sopelan erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat da soilik. Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe.  Ordutegia astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00 (4-12 urteko haur guztiak elkarrekin) / Larunbatetan: 11:00-14:00 (4-6 urte) eta 17:00-20:00 (7-12 urte). Telefonoa: 94 656 94 82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Txikigune. Senide edo lagun batek lagunduta aurkitzen diren 0 eta 3 urtetako umeentzako jolas tokia.  Ordutegia astelehenetik igandera (jai-egunak izan ezik): 11:00-14:00 / 17:00-20:00. Telefonoa: 94 656 94 82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Arte jardueren aretoa (margoketa, eskulanak...). Bertan, arte plastikoen tailerrak egingo dira, bai umeentzat, bai helduentzat
  • Erabilera anitzeko aretoak. Erabilera anitzeko bi areto dira, eta bertan, formatu txikiko jarduerak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egin ahal izango dira.
  • Erakustaretoa. Eraikinak zenbait gune ditu margo lanak, eskultura, argazkiak eta abar erakusteko. Lanok erakutsi ahal izateko, aurretiaz eskatu beharko da idatziz, eta ondoren Sailak onartu.
  • Entzun aretoa. Areto honek 180 pertsonentzako lekua du. Horrez gain, ezinduentzako guneak ere baditu, bai eta mugikortasun urria dutenentzako laguntza aulkiak ere.

Kontaktua

Helbidea: Mendieta, 11. CP 48600 Sopela, Bizkaia. Telefonoa: 94 406 55 05

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailLudoteka zerbitzuaz gozatu nahi dutenentzako aurreinskripzio epea zabaldu da gaur, uztailak 6 eta abuztuaren 31ra arte eman ahalko da izena (biak barne).  Interesa dutenek Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko dira, hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Izena on line ere eman ahal izango da, egoitza elektronikoaren bitartez: ...
article thumbnailSopelako Udalak antolatutako “Sopela Uda Kalean” aisialdi-programaren barruan, bi joko horietan parte hartu nahi duten 13 urtetik gorako erabiltzaileek mezu elektroniko bat bidali beharko dute \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Uda atipiko honetarako,...
article thumbnail  “Sopela Uda Kalean” izena eman zaio programazioari, eta ekainaren 27tik abuztuaren 16ra egingo diren aire zabaleko hainbat jardueraz dago osatua: kontzertuak, antzerkia, zinema, magia, dantza, bakarrizketak, kalejirak eta haurrentzako hainbat ikuskizun eskainiko dira, guztiak osasun eta segurtasun neurrietara egokituak. Hitzorduetakoren batera joateko interesa duten sopeloztarrek gonbidapenak ohiko...
article thumbnailUdalak 36.200 euroko partida erabiliko du laguntza hauek abian jartzeko. Diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea ekainaren 23an (asteartea) irekiko da eta uztailaren 7an bukatuko da.   Diru-laguntza berri horren bidez, Sopelako Udalaren helburua da Sopelako udalerrian kultur arloan egiten diren jarduerak finantzatzea 2020. urtean. Jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia