Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Udalak hondatutako argiteria publikoko sarea konponduko du

Udalak hondatutako argiteria publikoko sarea konponduko du

 

Argiteria publikoko hobekuntza lanak udalerri osoan egingo dira eta fase desberdinetan jarriko dira martxan. Zereginok, 500.000 euro inguruko inbertsioa suposatuko dute.

Udalaren helburu nagusia bizilagunen seguritatea bermatzea da. Gobernu taldearen kezka handia da oso. Aurretik datorren arazoa da hau, izan ere, 2013an jada, barne txosten batek argiteriaren egoera txarra agerian usten zuen. Udalak kable lapurretarekin batera udalerrian ilunaldiak sorrarazten dituzten huts hauek konponduko ditu.

Iaz, Sopelan 25.000 metro kable elektriko baino gehiago ostu ziren. Gaur egun arazoa ia osorik konpondurik dago eta argiteria publikoko kobrezko kableen lapurretak ekiditeko sistema berri bat instalatu da. Azkeneko urtean Udalak hogeita hamar ekintza baino gehiago zenbatu izan ditu; guztira, 120.000 euro baino gehiagoko koste ekonomikoa eta udal brigada elektrikoen ordu askoko lana ere suposatu dutenak.

300.000 euro bideak eta errepideak konpontzeko

Nabarmentzekoa da, aipatutako argiteria-hobekuntza lanez gain, Sopelako Udalak udalerriko bideak eta errepideak konpontzeko 300.000 euroko partida bat gaineratuko duela aurrekontuetan.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia