Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Sopelako Udalak laguntza eta inklusio soziolaboralerako plana abiarazi du

Sopelako Udalak laguntza eta inklusio soziolaboralerako plana abiarazi du

Pail Sopela
Programaren helburua gizartean baztertuak izateko arriskuan edota lan merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten gutxienez 30 pertsonen inklusio soziala eta laborala da.

Interesatuta dauden pertsonek izena eman ahal izango dute eskabidea udal bulegoan entregatuz abenduaren 12tik urtarrilaren 2ra, parte-hartzaileen aukeraketa prozesua eta ekintzak hasten diren eguna, hain zuzen ere.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren bitartez eta Integrando Fundazioaren kolaborazioarekin, Sopelako 30 pertsona aukeratuko ditu "Inklusio Sozio-laboralean Laguntza Plana – PAIL SOPELA" garatzeko. Planaren helburua, parte-hartzaileen euren lan eta abilezia sozialak hobetzea eta euren integrazioa bultatzea da.

Proiektuak 6 hilabeteko iraupena izango du (ekainaren bukaera arte). Interesatuta dauden pertsonek izena eman ahal izango dute eskabidea udal bulegoan entregatuz abenduaren 12tik urtarrilaren 2ra, parte-hartzaileen aukeraketa eta ekintzak hasten diren egunean, hain zuzen ere.

PAIL SOPELAK garatuko dituen ekintzak, honako arloetan erremintak eta euskarriak eskaintzera zuzendurik daude:

- Lan bilaketa tekniken ikasketa
- Laguntza psikosoziala
- Errekurtso erabilgarrien inguruko informazioa
- CV eta aurkezpen gutunak burutzea
- Elkarrizketentzako eta hautapen prozesuentzako prestakuntza

Programaren helburu nagusia lan merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonen inklusio soziala eta laborala da. Programak pertsona oinarri duten laguntza planak garatzen ditu eta Fundazioaren teknikoen lana eta babesa parte-hartzaile bakoitzaren beharretara moldatzen da.

Honako alderdiak hobetzera bideratuko da lana: konpetentzia pertsonalak, trebetasun profesionala, hezkuntza maila, giza eta talde partizipazioa, zonaldearen errekurtsoen eta lan konpetentzien berpiztea, besteak beste. Horretarako, ezinbestekoa izango da Udal Zerbitzuei, modu konstante batean, parte hartzaile bakoitzaren egoeraren berri ematea.

Planaren helburu nagusiak

Plan honen bidez, Sopelako Udalak honako helburu nagusiak betetzea du helburu:

1. Lan merkatuan txertatzeko edota gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen egoera, trebetasunak eta moldakortasunak hobetzea, inklusio soziolaboralerako erreminten eskuratzearen bitartez.

2. Egoera pertsonalak, familiarrak, sozialak eta profesionalak hobetzen laguntzen dituzten errekurtsoak aditzera ematea, partehartzaileen inklusio prozesuak erraztuz.

3. Dibertsitatea kudeatzea, inklusio zailtasuna duten kolektiboen inklusio soziala eta laborala bultzatuz.

Hartzaileak

1. Sopelak erroldatuak edota egoitzadunak.
2. Inklusio sozial eta lan inklusioan zailtasunak dituzten langabetuak.
3. DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) edota antzeko laguntzak jasotzen dituzten pertsonak.
4. Euren egoera pertsonala edo familiarra dela eta inklusio sozialean eta lan inklusioan arazoak dituzten emakumeak.
5. Epe luzeko langabetuak.
6. 45 urte baino gehiagoko langabetuak.
7. 30 urte baino gutxiago eta oinarrizko hezkuntza duten gazteak.
8. Gutxieneko etnikoen kide diren pertsonak.

Planak 4 fase ditu:

1. Harrera eta diagnostikoa: elkarrizketak, beharren diagnostikoa, informazio bilketa.
2. Bakarkako Jardunaldi Plana: ekintzen adostasun eta konpromisoen ezarpena
3. Interbentzio metodologia: harrera, informazio soziolaborala, alderdi pertsonalen garapena, lanerako trebakuntzan hezkuntza eta giza trebakuntza eta konpetentzia profesionalen tailerren garapena.
4. Ixtea eta jarreraren ebaluazioa: prozesuan planteatutako ekintzen buruketa.

Integrando Fundazioa

Integrando Fundazioaren ibilbidea, bere kaudimen teknikoa, Euskal Herrian lortu duen ezarpena eta txertatze programetan espezializazioa eta arrakasta klabe izan dira Udalak Fundazioa kontratatzeko orduan.

2014ko urrian Eusko Jaurlaritzak "Giza Intereseko Erakunde" deklaratu zuen eta 2011. urtetik LANBIDErekin, lan orientazioan, eta Enplegu Agentziarekin kolaboratzen du.

Instituzio eta erakunde desberdinekin programak garatu edota garatzen ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Sestao, Balmaseda, Portugalete, Mungia, Muskiz, Erandio, Zierbena, Berango eta Barakaldoko Udaletxeak, Enkarterri-Encartaciones Mankomunitatea, La Caixa, Kutxabank, Laboral Kutxa, etab.

2006 eta 2015 artean Integrando Fundazioak, guztira, 8277 pertsonei egin die harrera, horietatik:

- 5754k euren giza egoera edota lan egoera hobetu dute
- 942k lana aurkitu dute

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia