Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Sopelako Udalak Urkoko zelai artifiziala berriztatuko du

Sopelako Udalak Urkoko zelai artifiziala berriztatuko du

Urko1
2 hilabete inguru iraungo duten hobekuntza lanek, kirol-zelai zoruaren birgaitzea dute oinarri. Alde batetik, eguneko zelai sintetikoa berri batengatik ordezkatuko da eta beste alde batetik, ateak eta hesien sareak ere berriztatuko dira. Lanek 200.000 euro inguruko inbertsioa suposatuko dute udalarentzat.

Urko kirol guneak zelai berriztatua izango du urte hasierarako. 2001. urtean instalatutako eta oraindik dirauen belar artifizialak 15 urteko bizia izan du. Baina urte hauetan zehar talde ugariren erabilera jarraituaren, zein eguraldi txarraren ondorioz, futbol zelaia asko hondatu da. Beraz, Udaletxeak zelaia aldatzea erabaki du.

Gontzal Hermosillak, Sopelako alkateak nabarmendu duenez "erabiltzaileen zein Udalaren partetik behin eta berriz eskatutako obra da hauxe, zelaia 2001. urtean ipini baitzen. Garrantzitsuena zera da: lanak lehenbailehen bukatzea eta erabiltzaile guztien esku kalitatezko kirol zerbitzuak jartzea".

Hobekuntza lanek kirol zelaiaren zoruaren zaharberritzea dute oinarri, eguneko zelai sintetikoa berri batengatik ordezkatuz. Berrizketa lanek 2 hilabete inguruko iraupena izango dute. Betiere, eguraldiak laguntzen duen bitartean, abenduaren bukaerako edota urtarrilaren hasierarako lanak bukatuta egotea aurreikusten da.

Nabarmentzekoa da, zelaiaren ordezkapenaz gain, ateak eta hesien sareak ere berriztatuko direla. Obra horiek guztiek 200.000 euro inguruko inbertsioa suposatuko dute Sopelako Udalarentzat.

Urko polikiroldegiko berriztapena

Ehunka dira, Sopelatik, zein bestelako udalerrietatik Urko kirol-gunera doazen kirolariak. Urte hauetako erabilera dela eta, 2003an inauguratutako instalazioek ugaldura handia jasan izan dute eta jada huts anitz pilatzen dituzte.

Hori dela eta, Sopelako Udalak, udalerrian kirola sustatzen jarraitzeko xedez eta gunearen berrizketa bultzatzeko hartutako konpromisoari erantzunez, 2017ko lehenengo seihilabetekoan instalazioen hobekuntza lanei hasiera ematea espero da.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan, "Aurrera eramango diren ekintzek, ekipamendu batzuen hobekuntza eta modernizazioaren bitartez, erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzea dute helburu, batez ere."

Udalak polikiroldegiko barne zein kanpo elementuak berritzeko egindako inbertsioa 600.000 euro ingurukoa da, gutxi gorabehera.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia