Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Sopelako Udalak herriko parkeei buruzko inkesta bat egin du

Sopelako Udalak herriko parkeei buruzko inkesta bat egin du

Plaza Jauregizar
150 inkesta baino gehiago egingo dira Iturrieta, Gernika, Jauregizar, Urgitxieta eta Errekagane parkeen erabiltzaileen iritzia ezagutzeko eta behar zein erabilera patroiak biltzen dituen txostena lantzeko helburuarekin.

Diagnostikoak, Sopelako auzokideen eskaerak jaso eta hauei erantzuteko martxan jarri daitezkeen jarduerak baloratzeko balio izango dio Udalari.

Sopelako Udalak udalerriko bost parkeeen (Iturrieta, Gernika, Jauregizar, Urgitxieta eta Errekagane) Bideragarritasun Plana lantzeko ikerketa bat jarri du martxan. Udalaren helburua erabiltzaileen beharrak eta erabilera patroiak biltzen dituen txostena prestatzea da.

Era honetan, Sopelako Udalak datu tekniko, ekonomiko eta soziologikoez baliatuz, diagonostiko bat izango du, aurrekontu-jardunerako erabakiak hartzeko abiapuntu gisa balio izango diona.

154 inkesta auzotarren eskaerak biltzeko

Udalak herritarren iritzia ezagutu nahi izan du aipatutako bost parkeetan egin daitezkeen hobekuntzak kontuan hartzeko. Horretarako, parke guztietan, egun eta ordutegi desberdinetan, erabiltzaileen zenbaketa bat egin da. Inkestak in situ egin dira, hamar bat galdera jasotzen dituen galdetegi baten bidez. Itaunketaren bitartez, parke bakoitzeko erabiltzaileen profila, erabilera maila eta instalazioen abantailak eta beharrak ezagutu nahi dira.

Eskuratutako datuekin osatutako diagnostikoak, Sopelako auzokideen eskaerak jaso eta hauei erantzuteko martxan jarri daitezkeen jarduerak baloratzeko balio izango dio Udalari.

Gomendio hauekin batera, Udalak balorazio ekonomiko bat egin eta lehentasunak finkatu ahal izango ditu, parke bakoitzaren egoera eta erabilera maila kontuan hartuta. Aipatzekoa da, proiektuak egungo instalazioen inbentario baten laburpena ere jasoko duela.

Landa-azterketa modu paraleloan egin da bost instalazioetan eta galdeketak, pasa den astean egin ziren.

Egindako lanaren aurrekontua 17.625 € eurokoa izan da, + BEZa.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia