Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Sopelako Udalak 1,5 milioi euro inguru inbertituko ditu uren sarea berritzeko

Sopelako Udalak 1,5 milioi euro inguru inbertituko ditu uren sarea berritzeko

Red de aguas3
Proiektua fase desberdinetan burutuko da eta lehenengo eraberritze lanak, Akilino Arriola eta Mendietako kaleetan egingo dira. Xedea argia da: udalerriarentzat oinarrizkoa eta funtsezkoa den zerbitzuaren egoera ezinhobea bermatzea.

Kalitate oneko ur hornidurek eta saneamendurako eta hornidurarako sare modernoak eta hauek egoera onean izateak herritarren bizi-kalitatea bermatzen dute.

Hortaz, Sopelako Udalak udalerrian egoera txarrean aurkitzen diren bigarren mailako ur sareetan konponketa lanak egingo ditu. Hauek fase desberdinetan eramango dira aurrera. Lehenengo eraberritze lanak, Akilino Arriola eta Mendietako kaleetan izango dira eta ondoren udalerriko beste zonalde batzuetako azpiegitura hidraulikoen eraberritze lanei ekingo zaie.

Hala, Sopelako Udalak, proiektu honetan 1,5 milioi euro inguru inbertituko ditu hurrengo 3 urteetan egoera txarrean aurkitzen diren ur sare guztiak konpontzeko. Lanen lehenengo fasea 446.000 euroko aurrekontu aldaketari esker aterako da aurrera. Aldaketa plenoan eztabaidatua izan da.

Berriketa lanak bukatutakoan, uren sarearen mantenimendua Ur Partzuergoaren esku egongo da.

Hobekuntza gehiagoren onarpena: Udalak bestelako berritze lanak eraman ditu jada aurrera eta oraindik ere gehiago egiteko asmoa du, besteak beste: Urgitxietako zonaldearen oinbidearen eta jaietako eszenatokien konponketa, udal eraikinen altzarien eraberritzea, Kurtzioko bi aulen zoruaren berriztapena, makineariaren mantenimendua, etab. Horretarako 600.000 euro bideratuko dira.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia