Zu hemen zaude: Hasiera SOPELA Proiektuak Martxan Sopelako Irakurle Taldea jaio da! Parte hartu bere saioetan!

Sopelako Irakurle Taldea jaio da! Parte hartu bere saioetan!

Urtarrilaren 15ean aurkeztu zen Sopelako Irakurle Talde berria, gure herrian literatur zaletasuna bultzatzea helburu duena. Taldearen gidaria Danele Sarriugarte idazle gaztea izango da, eta saio bakoitzean, euskarazko liburu bat izango dute hizpide. Behinik-behin, hau izango da euren egutegia (saio guztietako ordutegia, 19:00-20:00, Kurtzio Kultur Etxean):

Urtarrilak 22, otsailak 19, martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 21, ekainak 19.

Behin-behineko irakurgaien zerrenda

Hilabete bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo dugu:

Urtarrila: Odol mamituak – Alaine Agirre (Elkar)

Otsaila: Txuri-beltzeko argazkiak – Arantxa Urretabizkaia (Pamiela)

Martxoa: Iazko hezurrak – Unai Elorriaga (Susa)

Apirila: Hobe kontatzen ez badidazu – hainbat autore (Pasazaite)

Maiatza: Kapital publikoa – Jose Luis Otamendi (Susa)

Ekaina: Tristezia, zer berri – Françoise Sagan (Erein&Igela)

Taldean parte hartu gura baduzu, honako helbidera idatz dezakezu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia