Sopelako Udala - Tokiko Enplegu Planeko langileak Zabalbide kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanetan hasi dira
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Tokiko Enplegu Planeko langileak Zabalbide kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanetan hasi dira

Tokiko Enplegu Planeko langileak Zabalbide kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanetan hasi dira

  • Gaur bertan hasi dira Zabalbide kaleko zuhaitzak kentzeko lanak, espaloien irisgarritasuna hobetzeko eta oztopoak kentzeko.
  • Tokiko Enplegu Plana abian jartzearekin, Udalak 12 pertsona zuzenean kontratatzea sustatuko du.


Sopelako Udala udalerriko hiri-ingurunea eta ingurune naturala hobetzeko eta egokitzeko ekintzak egiten ari da, tokiko enplegu-planaren bidez kontratatutako langileekin.

Gaur, ekainak 1, asteazkena, kontratatu diren lehen sei pertsonak lanean hasi dira eta Zabalbide kaleko zuhaitzak kentzen hasi dira, espaloien irisgarritasuna hobetzeko eta zoruko oztopoak kentzeko.

“Zabalbide kalean egingo diren jarduketekin, zuhaitzak kendu eta espaloien irisgarritasuna hobetu nahi da”, azpimarratu du Sopelako alkate Josu Landaluzek. Ekintza horiek hiri-irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu hori Gobernu Taldeak bere aginte-planean ezarri zuen eta beste baliabide batzuen artean, Tokiko Enplegu Planaren bidez garatuko da.

12 pertsonen kontratazioa

Tokiko Enplegu Plan hau abian jartzearekin, Udalak 12 pertsona zuzenean kontratatzea sustatuko du, 6 ekainaren 1etik irailaren 30era arte, eta beste 6 urriaren 1etik abenduaren 31ra arte.

“Tokiko Enplegu Planak planteatzen du plan horiek garatzen dituzten eragile publikoek helburu soziala eta hobekuntzakoa duten proiektuak gauzatzea. Horretarako langabezian dauden eta lanpostua aurkitzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak kontratatzen dira eta lan horiek onura soziala izan behar dute”, nabarmendu du Landaluzek.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia