Sopelako Udala - Sopelako ostalaritza-negozioak “Sopela 2022 Gastrobonuak” kanpainara atxikitzeko epea zabalik

Sopelako ostalaritza-negozioak “Sopela 2022 Gastrobonuak” kanpainara atxikitzeko epea zabalik

 

 

“Sopela 2022 Gastrobonuak” kanpainan parte hartu nahi duten Sopelako ostalaritza-negozioek maiatzaren 26tik ekainaren 4ra arte atxiki ahal izango dira webgune honetan gaitutako plataforma elektronikoaren bidez. Egin klik HEMEN.

Sopelako merkataritza- eta ekonomia-jarduera berreskuratzen laguntzeko, Udalak 4.700 bonu jarriko ditu zirkulazioan ekainaren erdialdetik 2022ko uztailaren 17ra arte, edo agortu arte.

“Sopela 2022 Gastro-bonuak” deskontu-bonuak izango dira, kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Bonuaren bidez, 5 euroko deskontua lortuko da 10 euroko erosketa bakoitzeko eta 10 euroko deskontua lortuko da 20 euroko erosketa bakoitzeko.

Aplikazioa

Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.

Pertsona bakoitzak, gehienez, hogeita hamar euroko deskontua izango du.  Onuradun bakoitzak hainbat ostatutan edo bakarrean erabili ahalko ditu deskontu-bonuak. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu-bonuak.

Sopelako Udalak 47.000 euro bideratuko ditu guztira, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko

DEIALDIA ETA ERANSKINAK HEMEN: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones/41-doan-lehia-libre-concurrencia